Venezuelako presidente Hugo Chavezek Venezuelako Bankua nazionalizatu egingo dutela baieztatu du. "Banku sistema publiko nazionalari indarra emateko" eta "garapen ekonomikoen eta sozialen politikak gehiago sustatzeko" hartu du neurri hori Chavezek. Espainiako Santander Taldearena da banku hura.
Finantza iturriek jakinarazi dutenez, Venezuelako Bankua nazionalizatuz gero, Venezuelako Estatuak banku kreditu guztien %16,44 izango du bere esku eta gordailuen %24,38.
Asmo hori iazko uztailaren amaieran jakinarazi zuen Chavezek, eta ondoren gobernuak eta Santander Taldeak negoziaketak hasi zituzten. Urtea bukatu aurretik adostaunera iritsiko zirela pentsatu zen orduan, baina munduko finantza krisiak harremanak mantsotu zituen.
Venezuelako Bankua emandako kreditu guztien %11,59ren arduraduna da eta gordailuen %11rena. Herrialdeko hirugarren banku nagusia da.
Mundua
Venezuelako Bankua nazionalizatuko duela baieztatu du Chavezek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu