VIETNAMGO GERRAKO ARKITEKTOA

Kristina Berasain Tristan.
2009ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Washingtongo etxean lotan ari zela hil zen atzo Robert McNamara (San Frantzisko, 1916). John F. Kennedyren AEBetako Defentsa idazkari ohiak behin eta berriz eskatu du barkamena azken urteotan Vietnamgo gerra zela eta; hura izan baitzen porrot egin zuen politikaren erantzuleetako bat -AEBetako 58.000 soldadu hil ziren-. Gerra Hotzaren garaian Pentagonoa modernizatzen ere saiatu zen. Vietnam iparraldean eginiko bonbardaketa salatu ostean, Munduko Bankuko presidente izendatu zuten, 1968an. KRISTINA BERASAIN
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.