Yousaf SNPko lider berria Eskoziako lehen ministro aukeratu dute
EDINBURGO. Behin alderdi barruko primarioak irabazita, Humza Yousaf SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko buruzagi izendatu zuten herenegun, eta atzo Eskoziako lehen ministro aukeratu zuten, espero bezala harena izan baitzen hautagaitza bozkatuena parlamentuan.Ondoren, hitza hartu zuen, eta nabarmendu «nekaezin» jarraituko duela Eskoziaren independentziaren alde borrokatzen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu