Zapateroren rola goratu du Sumarrek

2023ko irailaren 12a
00:00
Entzun
PSOEren eta JxCren arteko elkarrizketetan Jose Luis Rodriguez Zapaterok «rol interesgarria» joka dezakeela nabarmendu zuen Jaume Asensek elkarrizketa batean, herenegun. En Comu Podemekoak politika instituzionala utziko zuela iragarri zuen ekainean, baina, Sumarrek eskatuta, zubi lana egiten ari da Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidentearen eta Carles Puigdemont JxCko liderraren artean. «Ondo irabazitako zilegitasun bat eta irudi bat ditu», esan zuen Asensek, 2004 eta 2011 artean Espainiako presidentea izandakoaz.

Negoziazioetarako bitartekaritza mekanismo bat finkatu asmo du JxCk, eta hori nazioartekoa izan dadila nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.