ZEZENKETAK

Zezenketak bukatu dira Gijonen, zezen bati 'Nigeriano' eta beste bati 'Feminista' deitu ondoren

Gijongo Udalak hartu du erabakia, iritzita zezenketak ezin direla erabili «giza eskubideen aurkako ideologia bat hedatzeko».

Daniel Duque toreroa, joan den igandean, Gijonen, zezen bat toreatzen. PACO PAREDES / EFE
Igor Susaeta.
2021eko abuztuaren 19a
15:38
Entzun

Gijonen (Espainia) abuztuan egin ohi duten Begoña zezenketa feriako aurtengo azken zezenketa egin zuten joan den igandean. Zezenetako bat Feminista deitzen zen, eta beste bat Nigeriano, eta horrek elkarte animalisten eta feministen haserrea eragin du. Gijongo Udalak erabakita zeukan ez berritzea El Bibio zezen plazan zezenketak egiteko enpresari bati 2016an emandako kontzesioa, baina igandean gertatutakoak erabakia aurreratu du.

«Bukatu da zezenketa feria». Argi mintzatu zen atzo Ana Gonzalez (PSOE), Gijongo alkatea. Kazetarien aurrean nabarmendu zuenez, zezenketak ezin dira erabili «giza eskubideen aurkako ideologia bat hedatzeko». Uste du hainbat «marra gorri» zeharkatu direla. «Emakumeen eta gizonen berdintasunean eta integrazioan sinesten duen hiri batek ezin du halakorik onartu».

Zezen plazaren adjudikazioaren bidez, 50.000 euro inguru poltsikoratzen zituen urtero udalak, baina alkateak argi utzi du ez duela berriro luzatuko zezenketa feriak antolatzeko emandako kontzesioa. «Plaza beste gauza batzuetarako erabiliko dugu; esaterako, kontzertuak egiteko», adierazi du gaur, kazetarien galderei erantzunez. Beste agerraldi bat egin du auziaz aritzeko.

Alkateak argudiatu du, gainera, zezenketak «guztiz auzitan» daudela igandekoa baino lehen ere. «Zezenketak igandean ikusi genuena baldin badira, ez diote ekarpen handirik egiten Gijon bezalako hiri bati».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.