Albistea entzun

Bozak aurreratzeko eskatu dute EAk, Aralarrek eta ezker abertzaleak

Geroa Bairi eta Ezkerrari lankidetzarako deia egin diete Nafarroan, alternatiba politiko eta instituzionala eraikitzeko asmoz

UPN eta PSNren arteko hausturaren ostean, «logikoa da» hauteskundeak aurreratzea
EA, Aralar eta ezker abertzaleko kideak, atzo, Iruñean egindako agerraldian.
EA, Aralar eta ezker abertzaleko kideak, atzo, Iruñean egindako agerraldian. LANDER FERNANDEZ ARROIABE / ARGAZKI PRESS

Saioa Alkaiza -

2012ko ekainak 28 - Iruñea

«UPN-PSN gobernua ituna hautsi ondotik, hauteskundeetara deitzea da aukera bakarra». Hori uste dute ezker abertzaleak, EAk eta Aralarrek. Azken 30 urteetan Nafarroan indarrean egon den sistemaren porrota azpimarratu dute, eta garai berriotan «itxaropentsu» azaldu dira, beste eredu bat eraikitzeko dagoelakoan. NaBai, Bildu eta Ezkerra koalizioen ekimenez, Parlamentuan Yolanda Barcina presidenteari konfiantza mozioa aurkezteko eskatzen dion proposamena aztertuko da. Osoko bilkurako azken puntua denez, ez dago zehazterik gaur azken orduan edo bihar lehen orduan eztabaidatu eta bozkatuko ote den. Nahiz eta eskaera hori aurrera ateratzea espero den, ziurrenik, Barcinak ez du jaramonik eginen. Harena da konfiantza mozioa aurkezteko eskumena. Dena den, hiru alderdi abertzaleen arabera, «logikoena» hauteskundeak aurreratzea da.

Juan Jose Lizarbe alderdi sozialistako kideak iragarri du haustura gertatu zenetik UPNk ez duela PSNren babesik. Hitzemandakoa betez gero, Barcinak konfiantza mozioa aurkeztearen alde eginen du PSNk.

Pernando Barrenak (ezker abertzalea) euskaraz eta Xabi Lasak (Aralar) gaztelaniaz egin dute Nafarroako Gobernuaren hausturari buruzko hausnarketa, ezker abertzaleko, Aralarreko eta EAko beste kide batzuekin batera: besteak beste, ezker abertzaleko Txelui Moreno eta Juan Kruz Aldasoro, Aralarreko Asun Fernandez eta Txentxo Jimenez eta EAko Maiorga Ramirez, Miren Aranoa eta Koldo Amezketa.

Arlo sozial eta ekonomikoan eramandako politikak kritikatu dituzte agerraldian. Nafarroako Gobernuak epe ertain eta luzeko plangintza ekonomikorik gabe lan egin duela salatu dute. Barrenak esan duenez, «ongizatearen eta garapen ekonomikoaren paradisua balitz bezala saldu zuten Nafarroa bakandua, forala eta espainiarra». Haren ustetan, Foru Hobekuntzatik jasotako eskumen «apurrak» baliatzeko gai ez dira izan UPN eta PSN.

Beste eredu bat

Hori horrela, Nafarroaren burujabetza aldarrikatu dute hiru alderdiek. «Nafarroak burujabetza berreskuratu behar du, Espainiarekiko menpekotasunaren katea apurtzeko eta bere garapen ekonomiko eta sozialerako eredu propio bat eraiki ahal izateko». Zerbitzu publikoak indartzeko beharra azpimarratu dute, eta Nafarroako gizartea «egunero beste politika sozial eta ekonomiko bat» aldarrikatzen ari dela ikusteko esan diete PSNri eta UPNri.

Pertsonen beharretatik abiatuko den ekonomiaren aldeko deia egin dute. Beste eredu baten beharra nabarmendu dute, eta «ez banketxeen handinahian oinarritutako ekonomia bat». Hori dela eta, Nafarroako sindikatu eta eragile sozial eta politiko guztiekin harremanetan jarriko dira, egoeraren diagnostiko partekatua egiteko helburuarekin.

Elkarlanerako gonbita

«Nafarroan jendarte guztiak elkarlanean eraiki behar du etorkizuna». Horrela mintzatu dira hiru alderdietako kideak, eta, horren harira, batera lan egiteko deia egin diete Geroa Bairi eta Ezkerrari. «Bidean lankide gisa» nahi dituzte. PSNri dagokionez, esan dute momentu jakin honetan ez dutela espero elkarlanean aritzea, azkenaldian abian jarritako politikak direla eta.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Jakes Abeberri hil da, abertzaletasun mugimenduan erreferentea

Jone Arruabarrena - Ekhi Erremundegi Beloki

Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat eta izen bereko aldizkariaren zuzendari izan zen Abeberri. 92 urterekin zendu da.

Usurbilgo udaletxea. ©NOAUA

Usurbilgo Sagardia plazaren izena aldatzea exijitu du Espainiako Gobernu Ordezkaritzak

Xabier Martin

Joxe Martin Sagardia euskal errefuxiatua BVEk hil zuen 1980an, Miarritzen. ETAko ustezko kideen zerrenda batean dagoela esan dio udalari Espainiako Gobernu Ordezkaritzak, eta Terrorismoaren Biktimen Legea urratzen duela plazaren izenak.

Eneko Andueza eta Maria Txibite, bilera ostean. ©Berria

Sozialistak «ongizatearen berme» direla esan dute Anduezak eta Txibitek

Gotzon Hermosilla

PSE-EEk eta PSNk bilera egin dute, eta bi alderdien arteko «lotura estuak» nabarmendu dituzte.

<b>Foru Hobekuntzaren 40. urteurrena ospatu zen atzo Senatuan.</b> ©J.C. HIDALGO / EFE

Txibitek Foru Hobekuntza goraipatu du, «batasun konstituzionalaren barnean»

Joxerra Senar

Senatuan egin da Nafarroako estatutuaren urteurreneko ekitaldi nagusia. Hitzeman du «lehenbailehen» egingo dutela ituna trafiko eskumenari buruz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.