Albistea entzun

Sorturen legeztatzea

Baldintza bereziak Sorturentzat

Epaiak dio ezin dela frogatu Batasunak eta ETAk Sortu beraiei komeni zaien eran erabili nahi duten edo ez eta alderdia legezko dela

Beste inori ez bezala, baldintzak jarri dizkio legezko izaten jarraitu nahi badu

Oihana Elduaien -

2012ko ekainak 23

Sortu legezko alderdia dela, Espainiako Auzitegi Gorenak «Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasunaren jarraipena» zela ebatzi zuenean oker zegoela eta, beraz, hari Espainiako Barne Ministerioan erregistratzen utzi egin behar zaiola dio Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzo kaleratutako epaian. «Ezin da frogatutzat eman ETAk eta Batasunak iruzur egin eta Sortu instrumentalizatu dutela». Hala ere, ez da erabat fio ezker abertzalearen alderdi berriarekin, eta Sorturi beste inori ez bezalako baldintzak jarri dizkio legezko izaten segitzeko, «legez kanporatzea saihesteko ahaleginetan pilatutako esperientzia ikusita». Epaiak dio Sortu legez kanpo uzteko arrazoirik ez dagoela, baina gogora ekartzen du geroago agertuko balira zuzenbide estatuak badituela tresnak erabakia zuzentzeko.

Atzo kaleratu zuen epaia Konstituzionalak. Legeztatzearen alde sei magistratuk sinatutako epaia eta Sortu legez kanpo uztearen alde hiruk sinatutako boto partikularra egin zituen publiko. Bi testu egon arren, auzitegiko iturrien arabera, magistratu guztiak ados jarri ziren Sorturi baldintzak jartzeko orduan. Orain arte aurreneko aldia da.

Baldintzekin bada ere, Konstituzionalak arrazoia ematen dio Iñigo Iruin defentsako abokatuari, Sortu legez kanpo utzitakoan hura erregistratzera joan zirenen «alderdi politikoak sortzeko eskubidea» urratu zela esan zuenean. Askatasun ideologikoa eta adierazpen askatasuna urratu zirela ere azaldu zuen Iruinek.

Konstituzionalak dio, Sortu legez kanpoko alderdien jarraipena den edo ez erabakitzeko, alderdiaren estatutuak aztertu behar direla batez ere, eta baita alderdiaren sustatzaileen ekintzak ere —aurkezpeneko prentsaurrekoak dira, funtsean—. Izan ere, alderdia ez denez erregistratu ez du beste ekitaldirik egin. Legez kanpo utzitako alderdiek alderdi berriaren sorreraren inguruan izandako jarrera ere aztertu behar dela dio.

Hala, estatutuak eta agerraldiak aztertuta, dio «egiaztatuta» dagoela «indarkeria terroristaren kondena». Eta, gainera, gogora ekartzen du kondena hori nahikoa dela gainerako elementuak «indargabetzeko». Batasuna legez kanpo uzteko Konstituzionalak berak kaleratutako epaia gogora ekarri dute magistratuek, argudio hori indartzeko —han zehazten zuten, besteak beste, kondena «kontrazantzua» dela—.

Epaiak geroago jasotzen du «iruzurraren hipotesiaren inguruan» berretsi egin behar dela estatutu eta adierazpenetako «kondena sendoa». Sortuk «bide politiko eta demokratikoen alde soilik» egiten duela estatutuetan, «sendo». Eta, gainera, «haustura» agertzen duela «legez kanpo utzitako erakundeekin eta ereduekin».

Bestalde, boto partikularrek diote, Auzitegi Gorenak baliatutako frogak aztertuta, Sortu legeztatzeko epaia sinatu duten magistratuek beren funtziotik haratago joan direla. «Jurisdikzio aginteek gehiegikeria egin dute».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Ez genuen espero, identifikazio saioa egitea beti ukatu baitigute»

Xabier Martin

Merinok ez zuen espero, 40 urte pasatuta, segadan parte hartu zuten poliziak identifikatzeko saio batera deituko zutenik. Fisikoki aldatu arren, Merino ziur dago aurpegiez: «Haien eskuetatik pasatu garenok badakigu».

Urkulluk ukatu egin du epaiek hizkuntz politikan eragin izana

Urkulluk ukatu egin du epaiek hizkuntz politikan eragin izana

Iosu Alberdi

Euskararen kontrako «erasoei» aurre egiteko, hizkuntzaren inguruko herri akordio bat proposatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari

Sareren manifestazioa Santurtzin, gaur zortzi. ©Aritz Loiola / Foku

Beste sei preso Euskal Herriratuko dituzte

Jon O. Urain

Gainera, beste euskal preso bat lekualdatuko dute Iruñetik Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako kartzelaren batera.

Lau kideak hil zituzten gunea, Pasai Donibanen. ©Andoni Canellada / Foku

Pasaiako sarraskiko poliziak identifikatzeko saio bat egingo dute

Xabier Martin

Komando Autonomoetako lau kide hil zituzten polizia operazio horretan, eta idenfikazio proba batera deitu du epaileak lekuko bakarra: Joseba Merino. Martxoaren 28an du ordua, Donostiako epaitegietan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...