Esne Beltzaren 'Bagoaz!' da 18. Korrikaren kanta

«Korrika egiteko gogoa pizten duen kantu alaia» dela esan du Xabi Solano abeslariak; bideoklipa ere egin dute

Korrikaren kantaren eta arroparen aurkezpena, atzo. ANDONI CANELLADA / ARP.
ainara arratibel gascon
Andoain
2012ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Ibilbidea eta leloa bazuen, eta orain kanta eta bideoklipa ere baditu 18. Korrikak. Esne Beltzak egin du, eta Bagoaz! du izenburu. «Martxa duen kantu bat egin dugu, korrika egiteko gogoa pizten duena», azaldu du Xabi Solanok, Esne Beltzako abeslariak. Korrikaren koordinatzaile Edurne Brouardek nabarmendu du aldi bakoitzerako prestatzen duten kantuarekin herritarrek ematen dietena eskertu nahi dutela. «Euskal kultura zabalduz egiten dugu. Horixe izaten da Korrika Kulturalaren xedea, baita kantuena ere».

Datorren urteko martxoaren 14tik 24ra egingo dute 18. Korrika. Andoaindik (Gipuzkoa) abiatuko da, eta Baionan amaituko. Eman euskara elkarriizango da leloa. «Lelo polita kantua osatu ahal izateko», nabarmendu du Solanok.

Brouardek uste du Esne Beltzaren patua zela Korrikaren kanta egitea. «Furgoneta, kilometroak, etengabeko mugimendua, indar metaketa, beste herrialdeetakoa bezala hemengoa zabaltzeko nahia... Korrikaren printzipioak bat datoz haiek dituztenekin». Gainera, gogorarazi du kantua oso tresna «alaia eta eraginkorra» izan ohi dela leloa zabaldu ahal izateko. «Korrika bakoitzak du bere kantua, eta puntako euskal taldeak beti prest egoten dira gurekin elkarlanean aritzeko».

Solanok zuzenean jo zuen atzo kantua, Bastero kulturgunean egindako aurkezpenean. Propio prestatu duten bideoklipa ere jarri zuten. Euskal Herriko taberna eta euskaltegietan zabalduko dute. Brouard: «Eman Euskara Elkarri da aukeratu dugun leloa. Horrekin, islatu nahi dugu elkarrekin bizitzeko, hitz egiteko, ulertzeko, entzuteko... erabili nahi dugula euskaldunek euskara; eta kantua eta bideoklipa aurkezten ari garen honetan, baita kantatzeko eta dantzatzeko ere».

Arropa ere salgai

Korrika 18rako prestatu duten arropa ere atzoko ekitaldian erakutsi zuten. Esne Beltzako abeslariek eta Andoaingo euskaltegiko irakasle eta ikasleek egin zuten. Ikasleak dira, hain zuzen, aurtengo omenduak. Haien ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen dutela eskertu nahi die Korrikak.

Arropa eta bestelako osagarriak saltzeko bi denda izango ditu Korrikak: Donostian eta Iruñean.Durangoko Azokan ere saltokia jarriko dute. Herrialde bakoitzeko hainbat saltokitan ere egongo da erosteko aukera.

Internetez erosi nahi duenak ere izango du horretarako aukera, Euskal Herriko Plaza webgunearen bidez. Laster, gainera, katalogoa jarriko dute Korrika.org atarian

Korrika 18ren kantuaeta bideoklipa ikusiahal izateko:

www.berria.info/berriaTB
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.