Albistea entzun

Sanferminak Iruñean. Sanfer-minak

Lo kuluxka arriskutsuak

Joxerra Senar -

2011ko uztailak 7

Eztanda egin du suziriak, eta lehertu da zentzumenen festa. Zartarazi dituzte koloreak, bonbardatu gaituzte usainek, iritsi zaizkigu belarrietara mundu osoko berbak, eta, haiekin, alkoholaren gorazarre egiten duten eta masaren subkontziente hondoenetik sortu diren futbol kutsuko doinu horiek. Oe, oe. Ez dago irudimenari gehitxo astindu beharrik, irudimenetik gutxi dutelako abestiok. Aldiz, norberaren irudimena eta zentzumen guztiez baliatu arren, zaila da oso festaren lehen orduotako eztandaren ondorengo eztanda bere horretan adieraztea, Iruñeko kaosetik at, mundu errealaren lasaitasunean murgilduta zaudeten irakurle gehienoi.

Irudi batek mila hitzek baino gehiago esaten omen du, baina zentzumenen koktel horren tragoxka batek mila irudik baino gehiago esaten du, eta zer esanik ez, milioi bat hitzek baino gehiago... Beharbada, hipokondriako xamarra naiz, baina, alaitasunaren gorazarre honetan, min dut, baina ez dakit jatorria. Medikuarenera joaterik ere ez dut, larrialdi handirik ezean uztailaren 6an munduaren amaiera delako hemen Iruñean.

Nire buruari egin beharko diot diagnostikoa. Akaso, herrimina da. Sinboloei garrantzi berezia eman ez arren, iaz min eman zidan udaltzainak udaletxe plazan sartu eta kolpeka ikurrina nola kendu zuten ikusteak. Haatik, aurtengoan, festarekin inoiz baino ikurrina gehiago ikusi dira, eta, bultzaka bada ere, ikurrina erraldoi bat plazan sartzea lortu dute.

Apika, sentsibilitateak eragindako mina da. Festa ketchupa eta mostaza elkarri botatzen ospatzen dutenen bat gerturatzen zaizunean, ezinegon moduko bat nabari duzulako sudurraldean. Edo, nola ez, urtero errepikatuaren errepikatuaz astuna izan banaiteke ere, Nabarreriako iturritik jauzi egiten duten burugabeek hotzikara eragiten didatelako.

Ez dakit zer den min hau. Lankideok pote bat hartzen ari gara Zaldikon, hainbat ezagunekin topo egin dugu. Hoberenean gaudenean, agurren ordua iritsi da. Lanera joan behar dugu... Inork ez gaitu ordezkatu nahi. Badakit zer dudan: idazteko mina.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Olatu sinkronizatua

Berria

Bi urte barru Europako kultur hiribirua izateko bidean, bosgarren Olatu Talka lehertu da asteburu honetan Donostian, 250etik gora proposamen sinkronizatu eskainita parte hartu nahi duen orori. Sormena, kirola argazkian, Easo igeriketa taldeko kideen atzoko erakustaldia, aldarrikapena eta elkartasuna nahastu dira egitarauan. Donostiatik kanpo ere zabaldu da aurten eskaintza, gainera.

Alarmak piztuta

Berria

Nafarroan, berezko arraza batzuk galzorian

60 urteko gaztea

Berria

Fender Stratocaster gitarra elektrikoa, 1954tik doinuka

Hemen da Olentzero

Berria

Gaur kalez kale eta etxez etxe ibiliko da, haurren begiradapean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.