Euskal presoak

Arabako Biltzar Nagusiak, 'Parot doktrinaren' aurka

«Salbuespeneko legedia» bertan behera uzteko mozioa onartu dute Bilduk, EAJk eta Ezker Batuak

Erredakzioa
Gasteiz
2013ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Arabako Biltzar Nagusiek 197/2006 doktrina edo Parot doktrina bertan behera uzteko eta doktrina hori ezarri zaien euskal preso guztiak berehala aske uztekoeskatu zuten atzo. Bilduk aurkeztutako mozioa gehiengoz onartu zuten osoko bilkuran: ekinbidearen aldeko botoa eman zuten Bilduk, EAJk eta Ezker Batuak, eta kontrakoa, PSEk eta PPk. Parot doktrinaren aurka agertzeaz gain, euskal presoen aurkako «salbuespeneko legedia» bertan behera uzteko ere galdegin zuten Biltzar Nagusiek. Onartutako mozioa Nils Muisniek Europako Kontseiluko Giza Eskubideetarako komisionatuari igortzea erabaki zuten.

Bilduk aurkeztutako proposamenak dio Parot doktrinaren bidez «bizi guztiko zigorra» ezartzen zaiela euskal presoei, eta horrek ondorio «krudelak» dituela haiengan, tartean, «konpondu ezinezkoak diren ondorio fisiko eta psikologikoak». Halaber, «eskandalu politiko eta juridikotzat» jotzen du Espainiako Gobernuak helegitea jarri izana Estrasburgoko Auzitegiak Ines del Rioren kasuaren inguruan kaleratutako ebazpenari.

Atzoko saioan, Lorena Lopez de Lacalle Bilduko biltzarkideaksalatu zuen Parot doktrina «bizi osorako espetxe zigorra» dela, eta «mendekuan» oinarritutako legea dela. Gogoratu zuen Europako hainbat herrialdetan espetxe zigorrak murrizten ari direla —Alemania, Suedia, Belgika eta Suitzako kasuak aipatu zituen—, baina Espainianluzatzen ari direla.

Bilduko biltzarkidearen esanetan, «20, 30 edo 40 urteko espetxe zigorrak betetzea bateraezina da presoak gizarteratzeko helburuarekin» eta gainera, preso guztiekaskatasunerako duten eskubidea urratzen du. Gogoratu zuen gaur-gaurkoz doktrina hori94 euskal presori ezarri zaiela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.