Albistea entzun

Paueko Kontseilu Nagusiko presidente izendatu dute Labazee, 29 bozekin

Herritarren hautua «kontuan hartu» duelako, oposizioak ez du lehendakaritzako hautagairik aurkeztu
Atzo egin zuen lehen bilera Kontseilu Nagusi osatu berriak, Paueko egoitzan
Atzo egin zuen lehen bilera Kontseilu Nagusi osatu berriak, Paueko egoitzan GAIZKA IROZ

Jenofa Berhokoirigoin -

2011ko apirilak 1 - Paue

Atzo izendatu zuten Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidentea. 52 kontseilarietarik 29k Georges Labazee sozialistaren alde eginik, hark hartu zuen aulkia. Haatik, inor ez zuen ukan parean, oposizioak ez zuelako hautagairik aurkeztu. Herritarren hautua «kontuan hartu» dutela erranik eta emaitzak «errespetatzen» dituztela gehituz, hautagairik ez aurkezteko erabakia azaldu zuten Jean Jacques Lasserre Kontseilu Nagusiko Forces 64 taldearen presidenteak eta Max Brisson UMP taldekoak.

Hori dela eta, 29 kontseilarik Labazeeren alde egin zuten, 21ek zuri bozkatu eta bi boz baliogabe kontatu zituzten. Txalo artean eta aldekoen eta oposizioaren goresmenen artean hartu zuen kargu berria. Oposizioko hautetsi bat Labazeeren alde agertu zen; izan ere, ezkerrean 28 hautetsi dira, eta 29 boz lortu zituen. Alain Iriart independente gisa aurkeztu zen abertzaleak zuri bozkatu zuen. Orain arte eskuinaren aldean kokatu zen, baina aldi honetan ez da haien aldean egonen. Haatik, ez da sozialisten aldean ere kokatzen; egitasmoen arabera erabakiko du.

Jean Jauresen esaldi batekin hasi zuen lehen diskurtsoa Labazeek: «Pentsatzea eta jardutea merezi du, argirantz eta zuzentasunerantz zuzenduriko indarra ez da inoiz galdua. Historiak irakasten dizkigu lan handien zailtasunak eta lorpenen geldokeriak, baina esperantza justifikatzen digu». Haien lorpenari begi kliska egin zion esaldi horrekin, lehen aldikoz lortu dutelako gehiengoa Kontseilu Nagusian.

Garapen ekonomikoa eta «elkartasuna herritarren artean eta elkartasuna lurraldeen artean» garatuz, herritarren ongizatea dute sozialistek lehentasunetan. Lurralde honetako «kide izatearen sentimendua» aitzinera eraman nahi duela ere azaldu du Labazeek. Hainbat egitasmo aurkeztu ditu: «Herritarretarik hurbilago izateko xedez», sei Departamenduko Etxe eraikiko dituzte, bertan haien zerbitzuak bilduak izanen direla. Garraio sare zabal bat planteatzeko asmoz, horren xede duten herri eta hiri elkargoei laguntza eskainiko diete, funtzionamendurako gastuen erdia haien kontu hartuz. Defendatzaile sutsu gisa, AHT egitasmoa aipatu du baita ere, «horretan sinesten» dutela erranez.

Hamabost presidenteorde ukanen ditu ondoan. Tartean, Kotte Ezenarro Hendaiako kontseilaria egonen da, elkartasunaren sailaz arduratzeko. Brissonek eta Lasserrek argi utzi dute «oposizio eraikitzaile» bat izan nahi dutela.

Euskal gaiak aipatu gabe

Pays egituren desagerpena gaitzesteaz aparte, Labazeek ez zuen ezer zehaztu Euskal Herritik datozen aldarrikapenei begira. 2012an Alderdi Sozialista garaile bada, «kuadro legal» baten bidez, «departamenduko eta bereziki Euskal Herriko hautetsi, aktore eta herritarren artean eraikitzen jarraitzeko» tresna bat martxan jarri beharko dela adierazi du.

Euskal Herriak «kontuan hartu beharreko berezitasunak» dituela eta horiek «errespetatu» beharko dituela ohartarazi diote presidente berriari Brissonek zein Lasserrek.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Tellez, 2008ko ekaineko mobilizazio batean, Managuan. ©Mario Lopez / EFE

Dora Maria Tellezi emango diote Rene Cassin saria

Jon O. Urain

«Giza eskubideen sustapenean, defentsan eta zabalkundean duen konpromisoagatik» sarituko dute.

IAren mobilizazioa, martxoaren 24ko greba zela-ta, Gasteizen. ©Iñigo Uriz / Foku

Mugimendu Sozialistako bi kidek «jazarpen poliziala» salatu dute

Berria

Esan dutenez, «kolaboratzeko» eskaintza egin diete telefonoz zein zuzenean

Uxue Barkos eta Maria Txibite, artxiboko irudi batean ©Jesus Diges / EFE

Foru Hobekuntza osatzera deitu du Txibitek, eta Barkosek ituna berritu nahi du

Jon O. Urain

Nafarroaren Egunaren bezperan, gobernuko bi alderdiak ez datoz bat herrialde horretako esparru juridikoak eduki beharreko garapenaz. Txibitek oharra egin du: PSNk ez du Esparza lehendakari jarriko.

Hainbat gaztek biribilgune bat moztu dute Bergaran (Gipuzkoa), eta garraio publiko

Ernaik gazteen bizitza «duintzeko» eskatu du, zortzi ekintza deszentralizatu eginda

Berria

Besteak beste, EHUren Leioako campuseko errektoretza «blokeatu» eta Bergarako San Prudentzio auzoko biribilgunea moztu du gazte antolakundeak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.