Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Normal

2013ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Beste hamaika konturen artean 50. hamarkadako Donostian haur eta nerabeentzat euskaldun izatea zeinen nekeza zen azaldu zuen Ramon Saizarbitoriak larunbatean, Hendaian, hitzaldi benetan interesgarrian. Nekeza zen etxeko euskalduntasun hura kaleko giroaren kontra bizi zelako, isilpera zigortua. Nekeza, kanpokoarekiko hormak ezartzea zelako guraso haiei seme-alabak euskaldun iraunarazteko geratu zitzaien ia tresna bakarra. Nekeza korrontearen kontra egin behar zelako igeri. Hots, neke izugarria ume koskor edo nerabe garairako, zeinetan etxetik irten eta besteekin urtzea izatean baiten ametsa: normal izatea. 80.eko hamarkadako Beasainen, 50.eko Donostian baino errazagoa zen, dudarik gabe, euskaldun izatea. Baina hala eta guztiz, nekearen sentsazioa du ni izan nintzen nerabe hark: giro nagusiarekin bat egiteko zailtasuna, bitxikeria izatearena —baserritarra, erradikala edo mandaeulia ez zinenean—. Etengabe kontra aritzearena, normaletik kanpo.

Eta zer den patua, 2013 hasi berri honetan, Hendaian, oraindik gerri parera iristen ez zaidan alaba kontrakoen bandoan ezartzera behartua ikusi dut nire burua: Baionako suprefetak ikastolen —funtsean, euskalduntasunaren— aurka abiatu duen oldarraldiaren kontra. Zinez diotsuet: nik normal hazi nahi nuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.