Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Hendaian

2013ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Zutabe honen haria izan zitekeen nola kokatu Patrick Dallennes Baionako suprefet berriak Hendaiakoaren aitzakian ikastolen aurka hartutako erabakia. Hau da, goi mailako funtzionario iritsiberri eta larderiatsu baten kolpe harroa den, ala suprefetaz gaindi Vallsen manupean Frantziako Estatuaren sakoneko urrats bat. Alegia, ikastolak diru publikoz laguntzeko debekuak ba ote duen loturarik Aurore Martinen Espainiaratzearekin eta gero eta mamituagoa ematen duen lurralde elkargoaren ukapenarekin. Azken batean, jakobinismo gotorrenaren erasoa ote den sustraitik erauzteko UMPtik ezker abertzalera islatu den herri izaera, Ipar Euskal Herria erakundetzeko irmo galde eginez.

Baina aurpegiak etortzen zaizkit burura. Adibidez,supermerkatuan, alaba frantses eskolara eramateko esanez euskara ederrean errieta egin didan aitonarena. Edo aita euskalduna duen arren «egun on!» entzunda martiztarra banintz bezala begiratzen didan 14 urteko auzoko nerabearena.Edo «ogi bat» aditu orduko gazteleraz erantzuten didan dendari euskaldunarena. Edo eskolako psikologoak gurasoei euskaraz ez egiteko agindu zienez—bestela ez ei zuen frantsesa ikasiko— egun bere hizkuntza galdu izanaz dolutzen den masajista gaztearena.

Guztiak izango ditut presente gaur, Hendaiako karriketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.