Albistea entzun

Hitz beste

Jaka

Anjel Lertxundi -

2013ko azaroak 5

Sarri entretenitzen gara hitanoaren eta zuketaren mapekin: senideen artean zuka, koadrilan beti hika, neskekin gutxitan noka… Asko dira hitanoaren eta zuketaren mapak baldintzatzen dituzten faktoreak: solaskidearenganako ahaidetasuna, adina, sexua, uste sozialak, elkarren ezagutza, euskararen jarioa…

Inoiz imajinatuko ez nuena, jaka bat izatea erabakigarri. Orain pare bat aste, Aretxabaletan nintzelarik jardunaldi batzuetan, aspaldiko ezagun batek, ni baino gazteagoa bera, zuka egin zidan goiz osoz. Gure adinen aldeari egotzi nion. Bazkal garaian elkarren ondoan eseri ginen, eta hika hasi zitzaidan. Eskerrak eman nizkion. Aulkiaren bizkarrean neukan jaka seinalatu zidan berak: «amerikana kendu duk, eta…».

Itxura fisikoa edo janzkera bezalako faktoreek euskararen erabileran luketen galgaren usnan itzuli nintzen etxera, eta soziolinguistikako ikastaro batean baino galdera gehiago eginez gorde nuen jaka armairuan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.