Onintza Enbeita.
Bira

Lekukoak

2012ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
«Ni ez naiz joaten», esan zidan. Gernikan hildakoen omenezko ekitaldiak aspalditik egiten dira, baina bera ez zen joaten. «Zertarako?», galdetu zidan. Bizitakoak kontatzeaz, gogoratzeaz, hitz egin nion. «Guk memorian daukagun guztia esango bagenu, zenbaitek larri behar lukete!», esan zidan. Ez zuen hizketan jarraitu nahi, baina igarri zidan erantzun hark ez zidala balio. «Gazteak dena jakin nahi du, baina gauza batzuk ez jakitea hobe da». Isilik begiratu nion, eta esan zidan omenaldien kontua zabaldu ahala irabazleen bandokoak ikusten zituela edonon, lehen ilaran. «Tristea da herrian egiten ziren ospakizunetan Francoren insignia hartuta aurretik joaten zirenak oroitzapen ekitaldietan ikustea. Nork erre zuen Gernika, bada?». Maite zuen alderdia ere utzi egin zuen: «karlistaz» beteta omen zegoen. Bazuen, guk ikusten ez genion lekuren batean, zama handi bat. «Ez fidatu zorri biztuez», esaten zigun. Asko ikusi zituen ezereztik burua atera, Francoren alde jarri, eta aberasten. Galtzaileen bandokoa zen bera. Memoria baino ez zitzaion geratzen, eta, zenbait balkoitan ikurrinak ikusten zituenean, iruditzen zitzaion irabazleek historia idazteaz gain izan zirenaren memoria ere ezabatu egin nahi izan ziotela. Hildako guztiak bandera bera defendatzearren hil balira bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.