Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Mugarria

2013ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Normalean beldurra ematen dit mugarri bezalako hitz astunak idazteak: handiegiak zaizkit, kateak, etengabeko galdera eta kontraesan gisa ulertzen dudan ariketa honetan. Baina, hara, egunotan Donostiako Bulebarrean loratu den Aske Guneaz edo herri harresiaz ari naizela, barruak eskatzen dit izkiriatzeko mugarria izan dela. Eta baliteke atzo goizabarreko irudiek sortutako zirrararen eraginpean aritzea, baina zenbat eta gehiago eta hotzago pentsatu, orduan eta mugarriagoa iruditzen zait. Izan ere, herri honetako sektore politiko zabal eta indartsu batek, iraganeko inertzia eta mesfidantzak uxatuta, indarkeria aktiborik gabeko erresistentzia bere egin du, konbentzimenduz, sinetsita. Eta, horrenbestez, zorua —etikoa, batik bat— zingira bihurtu zaigun aro dardarti honetan, aldaketak nahi dituen noranzkoan bideratzeko borroka molde eragingarri batez hornitu du bere burua; areago, bere burua zabaltzeko tresnaz jantzi da, beste sektore batzuk zein beste borroka batzuk erakartzeko gaitasunaz. Harresiak, herrizko izango bada, langile, langabe, emakume, gixon, beltz, euskaldun, ijito eta era guztietako desjabetuen horma malgua izan behar baitu.

Tamalez, gauza batek eragotzi du Donostiakoa erabateko mugarri izatea: EAJk herri eta bake senez jokatzeko adorerik ez biltzeak. Iritsiko ote da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.