Albistea entzun

EH Bairen alde egin dute dozenaka hautagai abertzale ohik

«Gaur EH Bairi boza ematea, bihar Euskal Herria azkarragoa izatea da» esan dute 72 hautagai ohik

Jenofa Berhokoirigoin -

2011ko martxoak 13

Hautagai edota hautetsi abertzale izandako 45 bat lagunek egin zuten prentsaurrekoa atzo Uztaritzen (Lapurdi), EH Bai zerrendari haien sostengua adierazteko. «Gaur EH Bai bozkatzea, bihar Euskal Herria azkarragoa izatea da» erranez, koalizioaren alde bozkatzeko deia egin zuten. Guztira, 72 hautagai abertzale izandakoek dute mezu horrekin bat egiten.

Abertzaleen bozek «garaian ez bazuten indar askorik», gaur egun «presio handia» dutela azaldu zuen Peio Iralurrek. Hori islatu nahi izan zuten atzo, iragana lotuz orainari eta geroari begira jarriz. Itxaropentsu agertu ziren geroari begira, batez ere, Euskal Herrian irekitzen ari den fase politiko berria ikusiz, «dudarik ez delako bide horrek oraino fruitu gehiago ekarriko duela».

Eta euskararen ofizialtasuna?

Bestalde, euskararen ofizialtasunari begira zein iritzi duten galdetu die Euskararen Kontseiluak kantonamenduetako hauteskundeetara aurkezten diren 18 hautagaiei. Nahiz aurka ez hitz egin, guztiek ez dute argiki aldeko jarrera agertu. Iritziak biltzen dituen bideoa ikus daiteke Interneten, berria.info edo http:/www. youtube.com/watch?v=ANHz-1AoWDM loturetan klikatuz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Donostiako Udaleko zinegotziak deklarazioa sinatzen. ©Andoni Canellada / FOKU

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 125 udalbatzak sinatu dute Euskaldunako deklarazioa

Berria

Iazko abenduan aurkeztu zuten euskal presoak Euskal Herriratzeko adierazpena, eta hainbat taldek bat egin zuten: EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, ELAk, LABek, UGTk, CCOOk, Steilas-ek, EHNEk, ESK-k, Hiru-k, Etxalde-k, CGTk eta CNTk. 

Autogobernuan «aurrerapausoak» ematen jarraitzeko prest daude

Autogobernuan «aurrerapausoak» ematen jarraitzeko prest daude

Igor Susaeta

Espetxe kudeaketa eta beste hiru eskumen transferitzeko akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Bi aldeek adierazi dute akordiorako borondatea daukatela

Ezkerretik eskuinera, Alfonso Zenon, Jone Goirizelaia eta Aiert Larrarte abokatuak, atzo BIlbon eginiko agerraldian. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

13/13 auzia «irregulartasunez betea» dela salatu dute abokatuek

Maite Asensio Lozano

Prozedura judizialean zehar egindako jardunbideak baliogabetzeko eskatuko dute. Akordiorik lortu ezean, uztailaren 12an hasiko da zortzi abokaturen aurkako epaiketa

Arnaldo Otegi, igandean, kongresuaren bukaerako hitzaldian. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Inprobisazioaren» alternatiba EH Bildu dela aldarrikatu du Otegik

Ainhoa Larretxea Agirre

Herritarren kezkak ikusirik EH Bilduk «helduleku» izan nahi duela esan du koordinatzaileak. Mahai Politikoaren lehen bilera egin dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.