Atzerriko frantziarrek ezkerraren alde egin dute 11 barrutietatik 7tan

Gainerako lauretan UMP alderdiaren ordezkariek irabazi dute; denak igaroko dira bigarren itzulira

Erredakzioa -

2012ko ekainak 5

Frantziatik kanpo bizi direnen artean banatuko dituzte 577 legebiltzarkideetatik 11, eta, lehen itzulian, zazpi barrutitan PSk eta ekologistek batera aurkeztutako hautagaiek irabazi dute, eta, gainerako lauretan, Nicolas Sarkozyren UMP alderdia izan da garaile. Hala ere, bigarren itzulian erabakiko dituzte barruti guztiak, inork ez duelako botoen gehiengo osoa gainditu. Asteburuan egin dute lehen itzulia —Frantzian 10ean izango da—; bigarrena hilaren 16an egingo dute, Ameriketan, eta 17an gainerakoetan, Frantziako Legebiltzarrerako bozen egun berean.

Abstentzioa oso handia izan da, halere. Batez bestekoa %80koa izan da, eta leku guztietan %75 baino handiagoa. Corinne Narassigin sozialisten eta ekologisten hautagaiaren alde egin dute AEBetako eta Kanadako frantziarren %39,65ek, eta Frederic Lefebvre UMPkoaren alde %22,08k. Ameriketako gainerako herrien barrutirako ere Sergio Coronadok irabazi du, sozialisten eta ekologisten hautagaiak (%35,88). Pascal Drouhau UMPkoak %22,77 jaso ditu.

Iberiar penintsulako frantziarrek, berriz, Laurence Sailliet eskuineko hautagaiaren alde egin dute (%31,88). Alde txikia atera dio, halere, Arnaud Leroy sozialistak (%30,52).

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

18 kasatzeman dituzt azken ordueta Zangozan. ©Iñigo Uriz/FOKU

Beste neurri batzuk hartuko dituzte Zangozan

Berria

Azken orduetan, 18 positibo atzeman dituzte han. Hego Euskal Herrian, 234 positibo izan dira.

Karpak jarri dituzt basurto ospitalearen kanpoaldean, PCR probak egiteko. ©Javier Zorrilla/EFE
Kaltzda Zahar eguneko zenroa, Bizkaian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Eguneko zentroak irekiko dituzte gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Berria

Zahar etxeetako murrizketek abuztuaren 9ra arte jarraituko dute indarrean.

Hiru pertsona maskara jantzita ©Jon Urbe / FOKU

Gazte Kontseiluak sare sozialetan kanpaina bat hasi du maskarak erabiltzera deitzeko

Aloña Beraza Peña

Bi bideo egin dituzte eta sare sozialetan, telebistan eta komunikabideetan zabalduko dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna