Gutxieneko zerbitzuen aginduaren kontra joko dute sindikatuek

Greba eskubidea mugatzea eta greba indargabetu nahi izatea egotzi diote Eusko Jaurlaritzari

Erredakzioa
Bilbo
2012ko martxoaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzak martxoaren 29ko greba egunerako finkatu dituen gutxieneko zerbitzuen kontra helegitea aurkeztuko dute ELAk, LABek, EILASek eta ESK-k. Sindikatuek gehiegizkotzat jo dituzte ezarritako gutxienekoak, eta greba eskubidea mugatzea eta greba indargabetu nahi izatea egotzi diote Jaurlaritzari.

Prentsa ohar batean adierazi dutenez, gutxieneko zerbitzu horiekin, «gobernuak grebarako eskubidea eta lanerako eskubidea parekatu egiten ditu». Baina izatez ez ei dute maila bera, «grebarako eskubidea oinarrizko eskubide bat delako eta lanerako eskubidea eskubide konstituzional bat». Horregatik, uste dute Patxi Lopezen gobernuak grebaren eragina murriztu nahi duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.