Xabin Makazaga.
Hizpideak

Baldintzak eta giltzak

2012ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Frantziak presidente sozialista izan dezan baldintza egokiak ikusten ditu François Hollandek. Lehen itzulia irabazi du PSko hautagaiak, puntu eta erdiz, eta, Nicolas Sarkozy uste bezain behera erori ez den arren, maiatzaren 6an Eliseoa irabazteko egokiera ikusten du Hollandek. Ezkerragoko eta berdeen hautagai zirenek eskatu diete boto-emaileei bigarren itzulian Hollande babesteko. Orain arte, gainera, lehen itzuliko irabazlea Frantziako presidente aukeratu izan dute. Eta Sarkozy izan da presidente izanik lehen itzulian irabazi ez duen aurreneko hautagaia.

Hollande eta Sarkozyren arteko lehia estuan, Marine Le Pen ultraeskuindarraren emaitzak jaso du arreta gehien. Frantziakoek, Euskal Herrian apalago ibili baita. Aitaren markak ondu ditu, sei milioi botorekin, eta bigarren itzulirako giltza eduki zezakeen. Baina Sarkozy eta Hollanderen artean aukeratzeko askatasuna eman die bere boto-emaileei. Le Penen ametsa Frantziako eskuina gidatzea izanik —Sarkozyk utzi egingo du, galduz gero—, akaso gehiago komeni zaio presidente sozialista bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.