Olatu bat izan da Katalunia azken bi hilabeteetan. Irailaren 11z geroztik, estatu propio bat sortzeko aukera eta erabakitzeko eskubidea eztabaida guztietan izan da; are eta gehiago Artur Mas presidenteak hauteskundeak aurreratu zituenetik. Olatuek, ordea, aurrera egiten duten bezala egiten dute atzera, olatuaren gainean bizi eramandakoa hondarretan utzita.
Gehiengo osoaren alde egin du apustu Masek, Kataluniak lider bat behar duela esanda. Arlo politikoan ez dirudi erabakigarria izango denik: Masek hordagoari eusten badio, bozkalekuetan ez duen babesa izan dezake parlamentuan, ERC, ICV, CUP eta SIk izan ditzaketen parlamentarien botoei esker.
Arlo ekonomikoa, ordea, ez du horren erraz bideratuko CiUk gehiengo osorik gabe, murrizketak egin nahi baditu. PPren babesa izan du orain arte, baina urrun du orain, eta are eta urrunago izango du hauteskundeen ondoren pultsu subiranistari eusten badio. Gakoa, beraz, CiUn izango da, eta zehazki, arlo ekonomikoan. Ikusgai dago horrek arlo politikoa baldintzatuko duen.
Hizpideak
Gehiengo nahikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu