jon ordonez garmendia
Hizpideak

Kolore askoko bidea

2012ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Irailaren 11ko manifestazioaren olatua bere egin nahi izan zuen Artur Masek Kataluniako hauteskundeetako kanpainan, baina herritarrek ez diote eman berak espero zuen babesa. Proiektu subiranistari leporatu dio batek baino gehiagok porrota, baina Masek marraztutako bidearen porrota baino gehiago, bide horri Masek eman nahi dion kolore bakarraren porrota izan da.

Estatu propioaren aldekoek aulki bat gehiago izango dute parlamentu berrian, baina, CiUren gehiengo osorik gabe, egitasmo subiranista kolore askokoa izango da. Kataluniarrek garbi utzi dute erabakitzeko eskubidearen aldeko bidean nahi dutela jarraitu —baita CiUren boto-emaileek ere, inoiz baino gehiago—, baina bide horretan ez dute Mas bakarrik utzi nahi izan.

Herenegun CiUren emaitza ezagutu bezain laster poztu zirenek atsekabetuta behar dute ERCk Masi egin dion eskaintzarekin: babesa, independentzia nahiari eutsiz gero. Bide horretan Mas ez da bakarrik izango, eta kanpainaren ardatz nagusia izanik, bidelagunak biltzeko aukera aparta du orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.