jakes goikoetxea
Hizpideak

Mehatxua Seaskari

2013ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Gobernuak iazko urriaren amaieran izendatu zuen Patrick Dalennes Baionako suprefet, Frantziako Gobernuaren ordezkari. Azaroan hasi zen lanean. Bere lehen lanetako bat Hendaiako Herriko Etxeari gutun bat bidaltzea izan da. Zertarako, eta esateko 1850eko lege baten arabera ezin diola laguntzarik eman —ez diruz, ez egoitza publikoak utzita— Hendaiako ikastolari, erakunde pribatu bati. Herriko etxe eta ikastola gehienei egindako mehatxua da. Herriko etxeen laguntzak debekatuz gero, kolokan leudeke Seaskako hamar ikastolatik bederatzi. Noiz, eta Seaskaren hazkundea etengabea denean: 30 ikastola eta 3.000 ikasle baino gehiago ditu. Noiz, eta lurralde elkargoaren proiektuak alderdi eta gizarte eragile guztiak bildu dituenean. Noiz, eta Frantziako Gobernuak ere milaka milioi euro publiko utzi dizkienean finantza erakundeei —horiek bai pribatuak—. Delennesek azaroan Sud Ouest egunkariari esan zion lurraldea, Ipar Euskal Herria, «ulertu» egin behar duela. Bada,Delennes jaunak ez du ezer ulertu, edo ez du ulertu nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.