jakes goikoetxea
Hizpideak

Inkomunikazioa

2013ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Torturen Prebentziorako Europako Batzordeko (CPT) ikuskatzaileak, Guardia Zibilak inkomunikatutako atxilotuak eramaten dituen Madrilgo kalabozoetara sartzeko zain. 2011n. Guardia zibilek aurrena esan diete ezin dutela sartu, eraikina ez dutelako erabiltzen. Gero azaldu diete ez daukatela giltzarik. Azkenean, ordubete geroago, atzeko atetik sartzea lortu dute, garbiketaren arduradun batek atea ireki dielako. Ordurako ziegak garbi topatu dituzte, ehunka euskal herritarrek ezagututako infernuaren itxurarik eta atrezzorik gabe. 2007an gauza bera gertatu zitzaien ikuskatzaileei.

Tortura testigantzekin eta zenbakiekin alderatuta anekdota hutsa da, baina anekdota adierazgarria. Espainia zuzenbide estatura ez dela iristen erakusten duen beste froga bat. Espainiako Gobernuari bost axola baitzaizkio tortura salaketak eta nazioarteko erakundeen gomendioak eta ikuskatzaileak. Euskal herritar batzuei ere bai. Espainiak torturatu egiten duela azaldu behar zaie oraindik. Hori bai inkomunikazioa. Baina nahitakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.