gurutze izagirre intxauspe

'Basque' eta 'peace'

2013ko urriaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Astelehen goizean hedatuz joan zen albisteak haserrea, izua eta ezin ulertua eragin zuen askorengan. Hemezortzi euskal herritar atxilotu eta Madrilera eraman zituzten, ezohiko formula batekin: atxiloketa komunikatuarekin. Alegia, hiru egunetan egin diren diligentzietan konfiantzazko abokatua atxilotuekin egon zitekeen. Ez gehiago, ez gutxiago. Senide eta lagunak ez dituzte ikusi atzo arte, epailearen aurretik pasatu ostean libre utzi dituzten arte. Etxean edo bidean dira hemezortziak, lau 20.000na euroko bermea ordainduta, eta Herrira-ren jarduna etenda. Inpunitatea ere libre da. Hurrengoa nor ote da?

Gizarteak haserrea erakutsi du. Halako polizia operaziorik ez duela onartzen esan du, eta erakunde eta eragile ugari batu dira protestetara. «I am Basque» (euskalduna naiz) esaten dutenak Herrira-ren Give Peace a Chance-ra (eman aukera bat bakeari) batuko balira, tantaz tanta irits liteke inpunitateari aurre egingo dion olatua. EH Bilduk eta EAJk tanta bat jarri dute legebiltzarrean adostu duten adierazpenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.