Memoria selektiboa da edo, batzuek behintzat, memoria selektiboa egiten dute. Ohikoa da Euskal Herriaren historiarekin eta euskal gatazkaren kontakizunarekin hala egitea. Nelson Mandelaren bizitzarekin ere egin dute. Egia da Mandelaren izenak eta izanak ertz asko dituela, pertsonapoliedrikoa zela. Egia da ez zela santua. Berak aitortzen zuen jendeak santutzat hartzen zuela, baina gehitzen zuen ez zela jendeak uste bezain akasgabea. Akatsak onartzen zekien, ordea.
Mandela hil eta gero Mandela santu bihurtu dute munduko agintari gehienek, eta nahita kamustu dituzte haren izaera poliedrikoaren ertz zorrotzenak eta deserosoenak, borroka politikoari, armatuari eta desobedientziari lotutakoak. Orain laudatzen duten agintarien antzekoen kontra egindakoak. Izan ere, Mandela goratzen duten horiek Mandela terroristatzat hartuko lukete herrikide balute (AEBentzat terrorista izan zen 2008 arte). Orduan ez litzateke izango ez bakezale, ez ikur, ezta eredu ere.

Hizpideak
Mandela kamustua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu