Pello Urzelai.
Hizpideak

Askatasunen eremua

2012ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Alderdien Legean oinarritutako legez kanporatzeko politika euskal herritarren eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso bat izan da. Gizarte osoari eragin badio ere, ondorio larrienak sektore sozial zabal bateko milaka herritarrek pairatu dituzte, euren parte hartze politikorako eskubideak ukatuak izan dituztelako. Ezin aukeratu nahi zutena, ezin hautagai izan. Oinarrizko eskubide horien murrizketa dela-eta herritarrek ez dute amore eman. Hauteskundez hauteskunde, hamaika modutan, parte hartzeko eskubidea erabiltzen edo erreibindikatzen saiatu dira. Legez kanporatzeko politika diseinatu zutenek, baina, kriminalizazioaren bidez saiatu dira saio horiek guztiak eragozten. 2009ko hauteskundeen harira, Demokrazia 3 Milioi ekimena eta Askatasuna alderdia bultzatu zutenetako batzuk epaitzen hasi dira, hiru urte geroago. Legez kanporatzeko politika gainditzeko bidean den honetan, 2009ko Eusko Legebiltzarra anakroniko bihurtu den honetan, Auzitegi Nazionalak atzo hasitako epaiketa bidegabekeria bat baino ez da. Beste bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.