inaki petxarroman
Hizpideak

Enbor beretik Sortua

2013ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Ezker abertzale legez kanporatuaren errautsetatik piztu da Sortu. Eta, garai politiko aldakorretan, herritarrak nonbait itxaropena egon ote daitekeen beha daudenean, su erraldoi bat bilaka daiteke, Hego Euskal Herriko politikaren ardatz izateraino.

Sorturen sorrerak bi gauza uzten ditu agerian: batetik, estatuen zapalkuntzaren logikak badituela mugak, ezker abertzaleak legez kanporatzea gainditzea lortu baitu. Eta, bestetik, hemendik aurrera ere pazientzia eta erabakitasun handia beharko direla helburu handiak lortzeko.

Independentziaren bidean, beste alderdi eta eragileen babesa beharko du Sortuk. Baina norbaitek egin behar du akuilu lana oraingoz bide independentistan sinesten ez duten beste indar abertzale batzuek norabidea aldatzeko. Sozialismoari dagokionez, Europa kapitalistan uste baino aldaketa bortitz eta azkarragoak gertatzen ari dira. Eta ezker indartsu bat defentsarik onena da mugimendu faxista eta xenofoboen aurrean. Asmatzen badu, bide oparoa izan dezake Sortuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.