gurutze izagirre intxauspe
Hizpideak

Bazka mamuari

2013ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Politika atetik sartzen denean, justizia leihotik ateratzen da. Espainiako auzitegietan askotan egin du bere buruaz beste justiziak. Beste batzuetan, denbora eta pazientzia (eta dirutza) lagun hartuta topatu ditu Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiraino iristeko bideak. Baina politika saiatu da, saiatu denez, auzitegietan eragiten. Hilabeteak daramatza PPren gobernuak Estrasburgon beren legeen interpretazio aldrebestua eginda hogei urtetik gora espetxean egon direnei zigorra luzatzen dien erabakia defendatzen. Eta ez da ahaztekoa: pertsonak daude erabaki horren ondorioak pairatzen, eta senideak eta lagunak.

Ez zuen zaila PPk. Isilik eta geldirik egon besterik ez. Baina mamuari bazka ematen segitu du. Iritzi publikoa puzten segitu du, mendekuan oinarritutako espetxe politika elikatuz. Fernandez Diaz ingeniaritza juridikoa egiteko prest dago Estrasburgok Parot doktrinaren kontra egiten badu. Ikusteko dago epaiak muga jartzen dion Espainiak zuzenbidea txiklea balitz bezala erabiltzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.