gurutze izagirre intxauspe
Hizpideak

Baliabideak

2013ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Zulorik gabeko kaputxa beltza jarri zidaten buruan, itomena sortzen zidana [...] Kolpeak, atximurkadak eta bost egunean egin zidaten irain bakarra: puta gorda [...]. Ahizpa ere atxilotu zutela esan zidaten, eta soilik deklarazio poliziala ondo eginez gero askatuko zutela [...] Azkenean, beraiek pentsatua dutena onartzen duzu, amaitzeko desiratzen zaudelako». Hemerotekan dago. Urtza Alkortaren tortura testigantza da, 2010eko otsailean egina, Ertzaintzak atxilotu eta bost egunez inkomunikatuta eduki ondoren.

Hiru urtera, Ertzaintzak atxilotu du, Auzitegi Nazionalaren agindua beteta. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua «harro» dago Ertzaintzako buru izateaz. Eta Urkullu lehendakariak Alkorta atxilotzeko dirua «alferrik xahutu» behar izana egotzi dio EH Bilduri. Gasta zezakeen dirua tortura testigantzak ikertzen, polizia deklarazioa baliogabetzat jo, oinarri horien gainean epaiketarik ezin dela egin aitortu, eta ez legoke atxilotzeko premiarik. Ezta orain senide eta lagunak errepidean jartzeko beharrik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.