jakes goikoetxea
Hizpideak

'Quosque tandem?'

2013ko urriaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Noiz arte? Gehiegitan egin diogu galdera hori geure buruari, erraiak astindu dizkiguten gertaerak izan direnean. Izan atentatuak, izan bultzada politikoa daukaten polizia operazioak. Horixe bera galdetu genion geure buruari Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean eta hamar lagun atxilotu zituztenean. Hitz egin genuen horrelako operazioak eragozteko neurriak hartu beharraz, Madrilgo agindu politiko-judizialei aurre egiteko harresi instituzional-herritarra eraiki beharraz; baina hamar urte geroago, batzuek lehengo lepotik dute burua, eta orduko hitzak dauzkate ahoan. Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak urratsak egiteko eskatu die ETAri eta Espainiako Gobernuari. EAJk, nonbait, ez dauka ardurarik eta ez du urratsik egin behar. Egia esan, urrats batzuk egin ditu: PSE-EErekin izatezko bikotea osatu du, eta herenegun ertzainak bidali zituen guardia zibilak babestera eta herritarrak jipoitzera —tartean senatari bat—. Eta Ortuzarrek «biktimista» deitu dio ezker abertzaleari, Ertzaintzaren kolpeak jaso dituenari. Quosque tandem?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.