Hizpideak
Itsaso bat Bilbon
Herrira mugimenduak urtarrilaren 11ra bitartean egitekoa zuen kanpaina anbiziotsuaren inguruko plangintza baldintzatu nahi bazuen, aste honetako polizia operazioak lortu nahi zuenaren kontrako efektua ere lor lezake. Alegia, presoen eskubideen aldeko lana —geldotzeko arriskuan ere egon zitekeena— bizkortzea eta orain arte baino eragile gehiago erakartzea gatazka konpontzeko ezinbestekoa den gai horri buruzko eztabaidara. Hau da, Herrira-k Iruñeko Anaitasunan iragarri zuen kanpainaren helburua.
Izan ere, batzuetan, kolpeek badute lortu nahi dutenaren kontrako efekturik, eta, aste honetan, azkenaldian ohikoa zen baino sarriago egin dituzte eragile sozial eta politikoek euskal presoen egoeraren inguruko balorazioak, Herrira-ren aurkako operazioak askotariko sektoreetan sortu duen ezinegonaren eta haserrearen ondorioz.
Hala, itsasoari ate bat jartzea bazen Herrira-ren aurkako operazioaren xedea, akaso uholde bat pasa dakioke gainetik. Bilbo itsaso bat bihur baitaiteke gaurtik.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.