inaki petxarroman
Hizpideak

Iragana irakasle

2014ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Urtarrilaren 9a zen. Larunbata, atzo bezala. Euria ari zuen Bilbon, goian behean. Milaka aterkiren artetik, Euskal presoen eskubideen alde leloburuko pankartari eusten zihoazen alderdi abertzaleetako buruzagiak: Xabier Arzalluz, Arnaldo Otegi, Carlos Garaikoetxea... Gainezka zegoen hiria. Hotza ia ez zen nabari,txaloek eta ilusioak berotutako bihotzetan. Lizarra-Garaziren oparoaldian bizi zen gizartea, eta manifestazioak ostertzean ikus zitezkeen laino beltz batzuei aurre egiteko botika izan nahi zuen, Espainiako Gobernua ari baitzen, ordurako, presoekiko politika «probokatzaile bat» aurrera eramaten, Rafa Diez LABeko buruzagiaren orduko hitzak erabiltzearren.

Bereziki pozik zihoazen ezker abertzaleko mahaikideak: Arnaldo Otegi eta Jon Idigoras. Jendearen txalorik beroenak haientzako ziren. «Beharrezkoa da gaurkoa etorkizunean errepikatzea», ohartarazi zuen Otegik. Bederatzi hilabete geroago ETAk su-etena hautsi zuen. 15 urte pasatu dira eta EAJk eta ezker abertzaleak topo egin dute berriro pankarta baten atzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.