Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

17. Korrika

Debagoieneko euskalakariek eta Korrikak elkar konkistatu dute

Oñatin mila lagun inguru ibili dira lekukoaren atzetik, eta Arrasaten hiru mila, gogotsu lasterka
Arrasaten harrera beroa egin zioten Korrikari.
Arrasaten harrera beroa egin zioten Korrikari. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Ibai Maruri - Berriemaile berezia

2011ko apirilak 15 - Eskoriatza

Eguraldi zoragarria lagun, Oñatiko kaleak (Gipuzkoa) lepo bete ziren Korrika 17 herritik igaro zenean. Legazpi aldetik zetorren, Bergara, Antzuola, Urretxu eta Zumarraga aldean ibili ondoren. Herriko plaza lasterketa iritsi aurretik jendez gainezka zegoen. Ikastolako ikasleak berehala batu zitzaizkion taldeari.

Oñatiko Guria tabernakoek ere hartu zuten lekukoa Arrasatera bidean. Azken Korrika izango da eurentzat, hilabete honetan bertan itxiko dituelako ateak. Oñatitik irteterakoan suhiltzaileek kamioiak atera eta sirenekin agurtu zuten Korrika. Eta handik gertu biribilguneari hiru buelta eman zizkioten euskalakariek, denbora galtzeko asmoz. Izan ere, hogei minutuko aurrerapena zuen berriz ere. Geroxeago, berriz ere mantsoago joateko asmoz, Akirrok-a egin zuten. Alegia, Korrika atzeraka. Eta leloak ere halaxe esaten zituzten, atzekoz aurrera: «atap-atip, atap-atip, akirrok», eta «zaraksue nairreh laksue».

Arrasatera iritsi aurretik, besteak beste, Pello Urizar EAko idazkari nagusiak eraman du lekukoa, bere alderdiak, Aralarrek eta Pesak elkarrekin erositako kilometroan. Herrira iritsita, Korrika jende uholde bihurtu zen. Arrasatear guztiak kalean zeudela zirudien. 3.000 lagun inguru zebiltzan korrika. Aurreko furgonetan zihoazenek ez zuten tropela non bukatzen zen ikusten. Kale eta plaza bazterretan ere lagun mordoa zegoen.

Xabier Zubizarreta alkate izandakoak eraman zuen ezker abertzalearen izenean lekukoa; Ino Galparsorok udalarenean. Eskola Politeknikoko ikasleek eta trikitixa eskolakoek ere egin zuten lasterka. «Zorionak, Arrasate!», egin zieten oihu mikrofonotik herri euskalakaria dela agerian utzi zuelako.

Bizkaian eta Araban ere bai

Aramaion (Araba) AHTa izan zuten gogoan, eta lanetatik igaro direnean Fermin Muguruzaren AHT Gelditu! kanta abestu zuten, elkarlaneko banderak astintzen zituztela. Besteak beste, udalak eta San Martin eskola txikiak eraman dute lekukoa. Azkoaga mendatean gora hogei bat lagun joan ziren, ikuspegi zoragarriez gozatzen. Bortzirietako txirrindulari- bertsolaria agertu zen une horretan, eta atzo ere hiru bat bertso bota zituen.

Aretxabaletan (Gipuzkoa), konfeti eta suziriekin egin zioten ongietorria ehun bat laguneko euskalakari taldeari. Eskoriatzako zeruan ere ez zen eztanda hotsik falta izan. Leintz-Gatzagatik bazkalorduan pasatu ostean, Legutiotik sartu zen Korrika Arabara. Irudi ederra sortu zuten lasterkariek Uribarri Ganboako urtegiaren paretik igaro zirenean.

Aurreko goizaldea Bizkaian igaro zuen Korrikak. Etxebarriatik sartu, eta Durangaldean pasatu zuen gaua. Durangon euskalakari hitzaren asmatzaileetako batek, Igor Elortzak, bertsoak bota zituen furgonetatik. Iurretan, Eneko Abasolo Abarkas aritu zen bertsotan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Alemaniako Grevenbroich hiriko parke eolikoa, eta, atzean, ikatzezko zentrala, duela gutxiko irudi batean. ©SASCHA STEINBACH / EFE

PLANETAREN MUGEKIN TALKAN

Iñaki Petxarroman

50 urte dira Hazkundearen Mugak txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta zientzian oinarritutako sistema batekin erakutsi zuen hazkunde etengabeak etorkizunean eragin zitzakeen arazoak. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.
 ©BERRIA

«Gure aztarna ekologikoak egungoaren hamarren bat izan behar du»

Iñaki Petxarroman

Kontsumoa eta ekoizpena apaltzea eta espiraleko ekonomia martxan jartzea beste biderik ez du ikusten Antonio Valerok.
Jainkosaz aldatzeko prest al gaude?
Juan Mari Aburto lore eskaintza egiten, atzo, Bilbon. ©BILBOKO UDALA

Frankismoak espetxeratutako andreak omendu dituzte Bilbon

Iosu Alberdi

Bilboko Udalak eta Gogora institutuak plaka bat jarri dute Orue Txaleta zegoen lekuan. Eraikin hura espetxe izan zen 1937tik 1942ra bitarte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.