Albistea entzun

Zuzendariari

Txillardegiren konfidentzia

Gaizka Aranguren. -

2012ko urtarrilak 15

2002ko ekainaren 30, igandea. Noaingo Batailaren urtemuga zen. Getzeko pilotalekuan ekitaldia egin berria genuen. Nabarralde ekimenaren lehen urteak ziren. Nafarroa, euskaldunon adierazpide historiko, politiko eta instituzionala, lurralde batasunerako eta independentziarako diskurtsoaren erdigunean ezarri beharraz jabetuta geunden.

Pilotalekuko ekitalditik ateratzerakoan Txillardegirengana jo nuen. Ekitaldira etorri izana eskertu, eta entzundakoaz bere gogoeta eskatu nion.

Hitzez hitz, zehaztasun osoz, haren errana errepikatzea ezinezkoa bazait ere, horrelako zerbait kontatu zidan:

«1958 edo 1959 izango zen. Federicorekin (Krutwig) batera Anacleto Ortuetarengana joan ginen. Igorren zuen baserria. Hark Nafarroaz zioenaren berri bagenuen, baina lehen eskutik jaso nahi genuen. Nafarroa, euskaldun guztien bilgune politikoa.... Ulertu, ulertu genuen, baina diskurtso harendako beranduegi zela pentsatu ere bai. Euskadi indartsu zegoen eta horri heldu genion. Argi dago tronpatu ginela».

ETA sortzeko garaian erakunde hark ukan behar zuen oinarrizko diskurtsoaz ziharduela ulertu nion.

Kostaldekoak ez garenok bederen, badakigu BRANKA sendo batek zenbaterainoko garrantzia duen.

Mila esker, Txillardegi. Euskaldun bizirik irauteko Nafar Estatua zor dizugu..

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.