Albistea entzun

Beldurrak umorea izango du lagun gaur Donostian

'Lobos de Arga' filma emango dute, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean

Erredakzioa -

2011ko azaroak 1 - Donostia

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak lanen erdiak egin ditu jada. Lobos de Arga (Espainia, 2011) lana ikusi ahal izango da gaur, Antzoki Zaharrean, 17:00etan. Atzo aurkeztu zuten filma, eta han egon ziren Juan Martinez Moreno zuzendaria eta Gorka Otxoa eta Carlos Areces aktoreak. 80ko hamarkadako generoko zinemari omenaldia egiten dio lanak, eta beldurrezkoa bada ere, umore ukituak ere baditu.

Emanaldi eta emanaldi artean, film gehiago aurkezten jarraitzen dute. Xavier Gens zuzendari frantziarraren The Divide (AEB, 2001) lanaren txanda izango da gaur. New Yorken girotu du istorioa Gensek, hiriari eraso egiten dioten unean. Etor daitekeenetik babestu nahian, zortzi lagun soto gotortu batean ezkutatuko dira. Kanpoan gertatzen denaren berri izan gabe, bizirik irauteko borroka klaustrofobikoari aurre egin beharko diote. Bihar emango dute filma, Antzoki Zaharrean, 22:00etan. Herschell Gordon Lewisen 2000 Maniacs fanzinea ere (AEB, 1964) gaur aurkeztuko dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

1 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

Berriro ere topagunea da

Ainhoa Sarasola

Iazko etenaren ondotik, aurrez aurrekoa izatera itzuli da Durangoko Azoka, eta, edukiera mugarekin, jendez bete da berriro ere Landako Gunea. Txandaka joan dira sartzen bisitariak, pilaketarik gabe

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Nahikoa lan izan dugu atzerakadari eusten»

Iñigo Astiz

Loiola, festara etorri, eta kulturak harrapatu zuen bere lehen Durangoko Azokan, eta Del Campo sormenerantz bultzatu du pandemiak. Landakon ezagutu dute elkar.

Myriam Miranda, Igor Muniategi, Amaia Ozerin eta Maite Bidarte, atzo, Landako guneko areto nagusian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Bidea urratzeko lanabesak

Andoni Imaz

Sortzaileei euren jardunean laguntzeko zenbait tresna azaldu dituzte mahai inguru batean: egile eskubideei, kontratazioari eta zabalkundeari buruzko argibideak eman dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.