Albistea entzun

LGTBIen eskubideak bermatzeko lege bat aurkeztuko du EH Bilduk

Azaroan Katalunian onartutako arauan oinarrituko da koalizioaren lege proposamena.

Urtea amaitu aurretik eraman nahi du Eusko Legebiltzarrera.

Jokabide homofoboak zigortzea ekarriko luke
LGTBIen aurkako indarkeria saihesteko xedea du legeak.
LGTBIen aurkako indarkeria saihesteko xedea du legeak. I. ZABALETA / ARGAZKI PRESS

Maite Asensio Lozano -

2015eko maiatzak 26

LGTBI komunitatea legez babestu nahi du EH Bilduk. Lesbiana, gay, transgenero, bisexual eta intersexualen eskubideak bermatzeko, eta homofobia, bifobia eta transfobia desagerrarazteko, lege proposamen bat prestatzen ari da koalizioa, 2015eko amaieran Eusko Legebiltzarrean aurkezteko. Arauak berekin ekarriko luke LGTBI pertsonek osatutako kontseilu bat sortzea eta jokabide homofoboak zigortzea, besteak beste. Berdintasunerantz urratsak egiten segitzea izango du xede, Diana Urrea EH Bilduko legebiltzarkideak BERRIAri esan dionez: «Inposatu zaigun eredu heteropatriarkala deuseztean datza».

«Apustu estrategikoa» da legea Urrearentzat. Gogora ekarri du EH Bilduren hauteskunde programan jaso zutela egitasmoa, eta LGTBI komunitatearen «eskaera historikoa» dela. «Euskal Herrian dagoen aniztasun afektibo eta sexuala ikusgai egitea eta errespetatzea du xede legeak». Ez dira hutsetik abiatuko: Kataluniako Parlamentuak iazko azaroan onartutako legean izango du oinarria EH Bilduren lege proposamenak. «Mugimendu sozialak ere bat datoz: Europako abangoardia da arau hori. Eta adostasun handia lortu zuen: PPk izan ezik, alderdi guztiek onartu zuten».

Bizitzaren esparru guztietan gay, lesbiana, transgenero, bisexual eta intersexualek jasaten duten bazterketa eta indarkeria saihesteko moduak ezarri zituen Kataluniako legeak. Hau da, lan munduan, hezkuntzan, familia politiketan, aisialdian, hedabideetan, gizarte zerbitzuetan... nola jardun adierazten die instituzio publikoei ez ezik, bestelako erakundeei ere: sindikatuak, enpresak, segurtasun indarrak...

Politika horiek koordinatzeko organo bat sortuko litzateke Eusko Jaurlaritzaren barruan, legea onartzekotan. «LGTBI politiketarako berariazko aurrekontu sail bat egongo litzateke, orain arte ez bezala», erantsi du Urreak. LGTBIen Euskal Kontseilua sortzea ere proposatuko du koalizioak, parte hartzerako eta aholkularitzarako gune gisara.

Zigorrak

Legea betetzen ez dutenak zigortu ahal izatea aurreikusi zuten Katalunian; arauaren ezaugarri nagusietako bat izan zen, eta hori bera nabarmendu du Urreak, Euskal Autonomia Erkidegoko legeari begira: «EAEko Berdintasun Legearekin konparatuta, adibidez, hori du alde nagusia: zigortzeko ahalmen esanguratsua duela. Azken batean, zertarako onartuko dugu lege bat, hura urratzeak ondoriorik ez badakar?».

Sexu joeraren edo genero nortasunaren aurkako jardunak urraketatzat hartuko lirateke: irainak, jazarpena, eraso fisikoak, hedabide edo hitzaldietako adierazpenak —indarkeria sustatzen badute—, LGTBI pertsonei sarbidea ukatzea establezimendu, izapide edo zerbitzu publiko batean... Halakorik egiten dutenei isun ekonomikoak jartzea aurreikusten dute Katalunian, baita administrazio publikoarekin lan egiteko debekua ezartzea ere.

EH Bilduk urtea amaitu aurretik eraman nahi du lege proposamena Eusko Legebiltzarrera. Udazkenean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako LGTBI elkarteekin partekatzeko asmoa dute: «Haien ekarpenak jaso nahi ditugu, mugimendu sozialetan ahalik eta adostasun handiena lortzeko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Formatu txikian egin duten arren, lehengoen antzerako irudi bat edo beste utzi du 2021eko Nafarroa Oinezek. ©Jagoba Manterola / Foku

Amaitu da Lizarrako Nafarroa Oinez

Paulo Ostolaza

Bi egunetan egin dute jaia, Lizarrako Ikastolak antolatuta. Eguraldiak lagundu ez duen arren, arazorik gabe bete dute egitaraua. Datorren urtean Tafallako Garces de los Fayos Ikastolak antolatuko du.

Suhiltzaileak lanean, Gasteizen, artxiboko irudi batean. ©Endika Portillo / Foku

Gizon bat hil da Donostian, taberna batean piztutako sute batean

Berria

Gros auzoko Gure Txoko tabernako sukaldean piztu da sua, goizeko 9:00ak aldera. Taberna itxita zegoen.

Nekane Lekuona. / ©Andoni Canellada, Foku

Minbiziaren ondorioak samurtu nahian umeei

Maria Ortega Zubiate - Gipuzkoako Hitza

Aspanogi elkarteak eskatu berri du protokolo bat ezar dezatela minbizia gainditu duten haurrei jarraipena egiteko. Gaixotasuna gainditu duten haurren %70ek jasaten dituzte ondorioak gerora.

EAko kritikoek salatu dute «isilarazi» egin nahi dituztela

EAko kritikoek salatu dute «isilarazi» egin nahi dituztela

Berria

Modu «antidemokratikoan» jokatzea egotzi diote zuzendaritzari. Egoera «jasanezina» dela esan dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna