Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Hutsaren hatsa

2015eko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Orain mende erdi posible genuen urtean zehar argitaratutako euskal liburu guztiak ezagutzea. Ez genituen denak irakurtzen (osasun mentalak ere behar du erruki pixka bat), baina gehienen berri izaten genuen. Gaur, tokitan gaude. Ez dugu produkzio osoa kontrolatzen, eta hamar liburu inguru irakurri beharko genituzke egunero urteko produkzioa berdintzeko, bataz beste hamar bat euskal liburu argitaratzen baita egunero. Euskarazkoez ari naiz. Baina hizkuntza bat baino gehiagotan gara irakurle, eta aintzat hartuko bagenu kontrolatzen ditugun hizkuntzetan argitaratutakoa, bizi osoa ere ez genuke aski izango irakurtzeko egun bakar batean argitaratzen den guztia mendebaldeko hizkuntzetan.

Bizi osoa liburu artean daraman batek ez du hutsaren hatsa baino irakurri. Gure gaurko etsipen kosmiko bera adierazi nahi ote zuten klasikoek «Ars lenta, vita brevis» (artea luze, bizia labur) aforismoarekin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.