Angel Erro.
JIRA

Laugunea

2017ko azaroaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Honakoa da azken moda. Sare sozialetako moda laburra. Lau hitzezko beldur istorioak. Erdaratik euskarara egokitu dute. Gazteak erakartzeko ezin egokiagoa. Menpekotasun kulturalaren alderdi jostaria. Hona adibide gutxi batzuk:

«Laburra izaten saiatuko naiz», «Gazteak erakarri nahi ditugu», «Ez naiz matxista, baina», «Ez naiz arrazista, baina», «Ez naiz homofoboa, baina» (berez, bainadun edozein esaldi), «Altsasuko gazteak urtebete kartzelan», «Ez zaizu ezer kostatzen», «Maite zaitut lagun moduan», «Hari bat irekiko dut», «Gu gobernagarritasunaren alde gaude», «Itzuliko zenidake hau euskarara?», «Hitz egin behar dugu», «Superpotentzia emozional bat gara», «X-ren musikala atera dute», «Monterrosoren eragina nabaria da», «Facebook-a irekia utzi duzu», «Els carrers son nostres», «Trago bat eta etxera», «Hitz jokoa bururatu zait», «Testuak erraz korritzen du», «Zure saldoa agortu da», «Sariari uko egin diot», «Partidu historikoa gaur telebistan», «Utzidazu Spotifyn zerbait jartzen», «Lau hitzetan esanen dizut», «Erretzeak hil egin zaitzake», «Ehun karaktere falta zaizkizu».

Kartzelako gaiak izan litezke. Guztiak, salbuespenik batere gabe. «Laugunea: BERRIAko nire gaurkoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.