Aralarko pisten proiektua gaitzetsi du Gipuzkoako Ingurumen Zuzendaritzak

Jose Ignacio Asensioren departamentuak zalantzak agertu ditu pistek Aralarko Natura 2000 eremuan izango luketen eraginaren inguruan

Aralarko pistak zabaltzeko lanak, 2016ko azaroan. GOIERRIKO HITZA.
Samara Velte.
2018ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen Departamentuak ez du ontzat jo erakunde bereko beste sail batek Aralarko pistei buruz aurkeztutako berme dokumentua; bertan, Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak —Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuaren menpe dago— argudiatzen zuen Aralarrera 4x4 autoak Gipuzkoatik igotzeko pistak egitea «bateragarria» dela eremu horretan Natura 2000 kontserbazio sareak ezarritako arauekin.

Argudio hori inguruko abeltzainek darabilte nagusiki; Gipuzkoatik oinez igotzeko bideak erabiltzen dituzte, edo, bestela, Nafarroatik igo behar dute autoz. Horrek dirua eta denbora galarazten diela argudiatzen dute, eta baldintza horietan zaila izango dela belaunaldi berriek ofizioari eustea. Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak, ikuspegi hori babestu, eta proposatu zuen 2,7 kilometro luze eta hiru metro zabal izango den pista bat eraikitzea. Atzo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako erantzunean, ordea, Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuaren sailak zalantzan jarri du proposamena: haren ustez, ingurumen eraginen txostenak ez ditu aintzat hartzen Aralarren dauden bestelako egitasmoak, eta, beraz, kalte posibleen zati bat baino ez du jasotzen. Bestalde, Nafarroatik heltzeko pistak aski direla deritzo, eta ez dagoela frogatuta egitasmoak, orain arte aurkeztu den moduan, ez lukeela ingurumenean eragingo. Azterketa sakonagoa egiteko eskatu du, ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.