Emakundek abisu eman du indarkeria sexistaz «hutsalki» aritzearen arriskuez

Gogorarazi du eraso, irain eta jarrera oldarkorrak «egiturazko» arazo baten ondorio direla.Gaurko mobilizazioetarako deia egin du

Izaskun Landaida Berdintasunerako Gunean, lehengo hilean. M. RAMIREZ / ARP.
arantxa iraola
2015eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
«Makurra eta arriskutsua da». Biolentzia matxistaz era «hutsalean» mintzatzeak ondorio larriak ekar ditzakeela ohartarazi nahi izan du Emakundek gaiari eskainitako nazioarteko egunaren atarian. Are gehiago, arazo horren gaineko kezka gizarte osora zabaltzeko lan egiten jarraitu behar dela gogorarazi du. «Pertsona guztien erantzukizuna da jasaten duten indarkeriari aurre egiten dioten andrazkoei laguntza ematea», azaldu zuen atzo Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak. Mezu horri atxikita, gaur Euskal Herri osoan indarkeria matxista gaitzesteko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zuen. Ilunabarrean, hain zuzen ere, manifestazioak egingo dira Hegoaldeko hiriburu guztietan mugimendu feministak deituta.

Indarkeria matxista «egiturazko» arazo baten gisara aztertu behar dela ohartarazi du Landaidak, eta aurre egiteko estrategia era zabal batean landu behar dela derrigorrean: «Gizarte osoak parte hartu behar du horretan». Izan ere, indarkeriaz ohartarazteko mezuak urteotan irmo ozendu badira ere, bestelakoa usteak ere badira: Eusko Jaurlaritzak zabaldu berri duen ikerketa baten arabera, herritarren %39k uste dute «salaketa faltsu asko» daudela indarkeria matxistarekin lotutako auzibideetan. Datua «kezka» eragiteko modukoa dela onartu zuen atzo Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, eta aztertu beharko dela zer egin horri aurre egiteko; izan ere, Espainiako Fiskaltzak emandako datuen arabera, salaketen %0,01 baino ez dira izaten faltsuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.