Albistea entzun

Duintasuna

Inazio Agirre - Ezker abertzaleko kidea

2012ko urtarrilak 21

Altsasun eta Iruñean, 6.600 euroren isunak jarri dizkiete EHEko lau kideri. Errepideko seinaleak ezabatzeagatik eta desobedientziagatik, foruzainek gaztelaniaz erantzuteko eskatuta, euskaraz egiteagatik. Nafarroako administrazioa hizkuntz eskubideen urraketa larria eragiten ari da. Nork bere herriko hizkuntzan bizitzea eskubide unibertsala da. Nafarroan, hizkuntz paisaia, irakaskuntza eta komunikabideak euskaraz izatea, besteak beste, euskaraz ikastea eta erabiltzea bermatzeko Euskal Herri osoan. Horrek eskubide unibertsalen legitimazioa du; legea eta politika kontra baldin badaude ere. Elkartasuna, beraz, EHEko kideei.

Pertsonak, hizkuntzak eta herriak berdinak gara duintasunean. Berdintasunezko tratamendua eskatzen dugu. Euskarak espainierak eta frantsesak dituzten tresna berak izatea: burujabetasun politikoa, ekonomikoa eta kulturala.

Espainiak eta Frantziak, ordea, hizkuntzen arteko hierarkizazio-subordinazio harremanak ezartzen dituzte. [...] Euskara desagerrarazi eta menderatu ondoren Euskal Herriko eremu zabaletan, kalte-ordain historikoa zor zaio euskaldunen herriari; nafarren hizkuntzari. Eta ezin onartuzkoa da, orain, herri gogoa zapaltzea, hizkuntza berreskuratzea eragoztea, bere lurraldean.

Ergelkeriak edo faxismoak bakarrik jo dezakete hizkuntz aniztasunaren aurka; uniformatze unibertsalaren alde. [...] Bio espezieak galtzea bezala, hizkuntzak galtzea ere denon kalterako da. Gizateriak sortu duen aniztasun soziokulturala eta linguistikoa galtzea kulturen memoria eta jakinduria galtzea da. [...] Galtzeko arriskuan dauden hizkuntzen arazoa mundiala da: giza espeziearen problema, unibertsala. Ez da euskaldunen edo katalanen arazo soila. Euskaldunok unibertsoaren zati bat gara, eta unibertso horrek berezitasun bat du Euskal Herrian, testuinguru orekatzailea behar duena. Euskaltasunak egiten baikaitu munduko.

Hunkigarria da Nafarroa osoan, Euskal Herriko hainbat lekutan, herritarrak euskaraz bizitzeko egiten ari diren duintasun erakustaldia. Herri gogo horrek berpiztuko du euskara, eta Txillardegiren izarrak argituko du Euskararen Herria berrezartzeko bidea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.