Albistea entzun

Irakasleak trebatzeko eskatu dute hezkuntza lantaldearen azken saioan

Digitalizazioa software librea erabilita egin behar dela azpimarratu dute zenbaitek. Eskola segregazioaz ohartarazi du Eusko Ikaskuntzak

Iratxe Esnaola, atzo, Eusko Legebiltzarrean.
Iratxe Esnaola, atzo, Eusko Legebiltzarrean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Javi West Larrañaga -

2021eko abenduak 23

Azken txanpa. Etorkizuneko euskal hezkuntza sistemari buruzko hitzarmenaren oinarriak zehazteko lantaldearen azken saioa izan zen atzo. Orotara, 90 eragiletik gora izan dira prozesuan.

 

Etorkizuneko erronkei buruz jardun ziren hainbat aditu. Digitalizazioak hezkuntzari hainbat aukera eskaintzen dizkiola nabarmendu zuen Arrate Ugaldek, Orokieta herri eskolako zuzendariak. Prestakuntza etengaberako eta ebaluaziorako baliabidea izateaz gain, ikasleei egoera errealak proposatzeko tresna ere badela esan du. Irakasleen prestakuntza da digitalizazioaren gakoetako bat, haren arabera, eta «metodologia kolaboratiboen» beharra aipatu du: «Irakasleen arteko harremanak sustatu behar dira praktika onak partekatu ditzaten».

EH Bilduko Ikoitz Arresek galdetuta, software librea hobesten saiatzen direla adierazi du Ugaldek, baina askotan programa «korapilatsuak» direla: «Enpresek egiten dituztenak errazagoak dira erabiltzeko, eraginkorragoak eta intuitiboagoak, nahiz eta gure hausnarketek software librea lehenestera garamatzaten».

Ideia horren kontra hitz egin du Iratxe Esnaola Deustuko irakasleak bere aurkezpenean. Doktorea da hezkuntzan, eta Olaso Dorrea fundazioko presidentea. Haren ustez, «mito» bat da software librea zailagoa dela, eta irakasleak formatu behar direla esan du: «Ikasleak ez da arazoa; bata zein bestea ikasiko lukete. Irakasleak dira kontua, eta hor inbertitu egin behar da». Esnaolak «hezkuntzaren digitalizazioaren pribatizazioaz» ohartarazi du, eta utzikeriari eta epe laburrerako hartutako erabakiei egotzi die erantzukizuna, ez berariaz egindako hautuei.

Esnaolaren arabera, erabiltzen diren Googleren eta Microsoften produktuak ez dira auditagarriak eta gardenak, eta ikasleen datuak biltzen dituzte. Hezkuntza lege berriak hezkuntza sistemaren digitalizazioaren oinarriak adostu behar dituela esan du, eta oinarrizko bi baldintza bete beharko lituzkeela: datuen burujabetza bermatzea, eta tresna digital auditagarri eta demokratikoekin egitea. Esnaolarentzat software librea da horretarako erreminta, eta programa horien iturburu kodea zabalik egoteak euskaratzeko eta moldatzeko aukera gehiago ematen dituela azaldu du. Esnaolak nabarmendu du administrazioak baduela gaitasuna alternatiba bat eraikitzeko: «Katalunian, 140.000 eurorekin Google pakete osoaren alternatiba bat sortu dute software librea erabilita». Hezkuntzaren digitalizazioan «politika adostu bat izan gabe» inbertitu den dirua alternatiba libre bat egiteko erabil zitekeen, haren ustez. «Ez dakit merkeagoa izango litzatekeen edo ez. Askoz garestiagoa ez, baina hori ez da kontua», argudiatu du. Izan ere, tokiko alternatibak garatzean balio ekonomikoa «hemen» geratzen dela azpimarratu du, eta ez Estatu Batuetan.

Finantzaketa eta prestakuntza

Beatriz Akizuk hitz egin du Eusko Ikaskuntzaren izenean, eta gizartean hezkuntzari buruz hitz egiteko beharraz aritu da. «Kritikotasunez hausnartzeko tresna eraldatzaileak» sortu behar direla adierazi du. Belaunaldien arteko komunikazioan jarri du arreta: «Gazteen ahotsa ezinbestekoa da, eta gazteak subjektu erabakitzailetzat hartu beharko genituzke». Segregazioa izan da beste aipagaietako bat, eta eskola segregazioa gizarte segregazioaren isla dela esan du. Esku hartze «integrala eta adostua» eskatu du: «Finantziaketa eta profesionalen formakuntza behar ditugu».

Egungo jantoki eredua aldatzea aldarrikatu dute Gure platera, gure aukera plataformako Eneko Viñuelak eta Miren Lourdes Imazek. «Jantokiak zerbitzu osagarriak dira gaur egun, baina oinarrizko zerbitzu bihurtu behar dira». Janariaz gain, jantokiaren arlo pedagogikoa ere jorratu behar da, haien ustez.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pertsona bat COVID-19aren aurkako txertoa jasotzen ©Gorka Rubio/ Foku

Osakidetzak iragarri du 30 urtetik gorakoek hirugarren dosia har dezaketela gaurtik

Berria

Baliteke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aste honetan bertan zabaltzea dosi gehigarria 18 urtetik gorakoei ere.

Lanbideren egoitza bat, Bilbon. ©Luis Tejido / EFE

AETek salatu du Lanbideren 585 ikastaroetatik bakarra dela euskarazkoa: euskara ikastaroa

Berria

Gaur Lanbideren webgunean ageri diren 574 ikastaroetan ez dago euskarazkorik. Administrazioan Euskaraz Taldeak Lanbideri eskatu dio «baldintzak» jar ditzala herritarrek halako ikastaroak euskaraz egiteko aukera izan dezaten.

Ostalari bat osasun ziurtagiria egiaztatzen, artxiboko irudian. ©Guillaume Fauveau

Txertaketa agiria onetsi du Frantziako Parlamentuak

Oihana Teyseyre Koskarat

Zenbait diputatuk helegitea ezarri dute Kontseilu Konstituzionalean, eta ostegunean espero da haren erantzuna.

Protokolo berriekin «ikasgela guztiak irekita» ari direla esan du Bildarratzek

Protokolo berriekin «ikasgela guztiak irekita» ari direla esan du Bildarratzek

Arantxa Iraola

Lehengo astean 3.032 ordezkatze «kudeatu» behar izan zituztela esan du: «Egunean seiehun ordezkapen».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.