Pandemiaren ondorioz %36 jaitsi dira asilo eskariak EAEn

Iaz 3.085 pertsonak eskatu zuten asiloa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gurutze Gorriak ere migratzaile gutxiago artatu zituen 2020an: 1.184

Ainhoa Larretxea Agirre.
2021eko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Azken urteetan goranzko joera bazen ere, 2020an asiloa eskatu zuten migratzaile gutxiago iritsi ziren Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara. Hala ondorioztatu du CEAR-Euskadik 2020ko datuekin ateratako txostenak. Iaz, denera, 3.085 pertsonak egin zuten asilo eskabideren bat hiru lurraldeetan. 2019arekin alderatuta, %36 gutxiago dira. Arrazoia argia da: COVID-19aren pandemia. Osasun larrialdiak erabat murriztu zituen iaz nazioarteko hegaldiak eta joan-etorriak, eta, erakundearen hitzetan, hori da asilo eskatzaile gutxiago iritsi izanaren arrazoi nagusia. Kolonbia, Venezuela, Nikaragua eta Hondurasko herritarrak izan ziren eskari gehien egin zituztenak. Gutxi onartu ditu Espainiako Gobernuak, ordea: eskaeren %5 baino ez.

Migrazio fluxuari bete-betean eragin dio pandemiak, eta migratzaile gutxiago iritsi ziren iaz Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara. Denera, lurralde horietara iritsitako 1.184 migratzaile artatu zituen Gurutze Gorriak iaz; 2019arekin alderatuta, %5,7 gutxiago. Artaturikoen artean, hamarretik sei gizonak ziren. Bizkaian artatu zituzten gehienak, denera 547 lagun; Araban, 388 eta Gipuzkoan, 299.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.