Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Kontuen lehen galbahea gainditu du Espainiako Gobernuak

Bozketa berean baztertu dituzte aurkeztutako zazpi osoko zuzenketak. EAJk eta EH Bilduk gogoratu dute asko dagoela negoziatzeko

Jon O. Urain -

2021eko azaroak 5

Espainiako aurrekontu proiektuaren tramitazioak aurrera jarraituko du, gainditu baitu lehen galbahea; osoko zazpi zuzenketa aurkeztu zizkioten 2022ko aurrekontu proiektuari, eta guztiak ezetsi dituzte Espainiako Kongresuan. Bozketa bakarrean baztertu dituzte guztiak, 350 diputatuetatik 188k kontrako botoa emanda. 156 izan dira osoko zuzenketen aldekoak, eta bakarra abstenitu da. PP, Vox, Ciudadanos, JxC, CUP, Foro Asturias eta Coalicion Canariak aurkeztu zituzten zuzenketak, eta horien aurkako blokean daude PSOE, Unidas Podemos, EAJ eta EH Bildu, besteak beste. Talde politikoek zuzenketa partzialak aurkeztea izango da hurrengo pausoa, eta gaur arteko epea daukate horretarako.

EAJk aurrekontu proiektuak aurrera egitea ahalbidetu badu ere, Idoia Sagastizabal diputatuak ohartarazi du «zati handi bat» falta dela oraindik aurrekontuei buruzko akordio bat lortzeko, eta, beraz, zuzenketa partzialak aurkeztuko dituzte. Halere, azaldu du jeltzaleak prest daudela ados jartzeko: «Uste dugu aurrekontuek hobetzeko tartea dutela». «Euskal agendari» eta «inbertsio eraldatzaile berriei» erreparatu die, uste baitu Euskal Herrirako inbertsioak «atzera» geratzen direla egungo testuan. Bide beretik, osoko zuzenketa bat aurkezteko aukera baztertzearekin, Aitor Esteban alderdikideak aurreko ostiralean azaldu zuen mahai gainean jarriko dituztela abiadura handiko trenaren lanak eta Hego Euskal Herrira bideratutako aurrekontuen egokitzapena.

Bestalde, TVEn eginiko elkarrizketa batean, EH Bilduko diputatu Oskar Matutek azaldu du ez dutela osoko zuzenketarik aurkeztu «aukera bat» eman nahi diotelako akordioari. Halere, osoko bilkuran adierazitako babesa ez da «txeke zuri bat», haren hitzetan. Matutek nabarmendu du «euskal herritarren bizitzak hobetuko dituen» akordio on bat eskaini beharko duela gobernuak, ezkerreko independentisten botoa «irabazteko»: «Gaur egun, aurrekontuak urrun daude guk islatzea nahiko genukeenetik». Adibide gisa aipatu du lan erreforma indargabetzeko beharra: «Euskal ezker subiranistak hiru helbururekin lan egiten du Madrilen: langileei ostutako eskubideak berreskuratzeko, zer izan nahi dugun libre eta demokratikoki erabakitzeko, eta salbuespenezko espetxe politika amaitzeko».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi, atzo egindako agerraldian. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

EH Bilduk %75era igo nahi du energia autohornikuntza 2045erako

Xabier Martin

Koalizio abertzaleak «Euskal Herriko eraldaketa ekosozialerako» bere energia estrategia plazaratu du. Energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du, munduko «klima kaosaren aurrean»
Lore eskaintza egin zioten Zabalzari Altzan, haren muralean. ©JON URBE / FOKU

Madrilek Mikel Zabalza biktima gisa aitor dezala eskatu diote Denis Itxasori

Joxerra Senar

Heriotzaren 37. urteurrenean, omenaldia egin diote Donostiako Altza auzoan. Gaitzetsi dute Espainiako Gobernuak ez duela aldatu jarrera
EH Baiko zuzendaritza berria, atzo, Baionan egin zuten ekitaldian. ©BOB EDME

EH Baik lurralde elkargo berezi bat nahi du, Euskal Herri burujabea helburu

Ekhi Erremundegi Beloki

Lehen kongresua egin du ezkerreko abertzaleen mugimenduak, Baionan. 2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu dute
EH Baiko zuzendaritza berria, Baionan ©EH Bai

Euskal Herri burujabea helburu, lurralde elkargo berezia aldarrikatuko du EH Baik

Ekhi Erremundegi Beloki

2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu eta ondoko urteetarako zuzendaritza berria hautatu dute ezkerreko mugimendu abertzaleko kideek. «Karrikan eta instituzioetan borrokatzeko» borondatea erakutsi dute, eta EH Bildureko duten hitzarmen estrategikoa «indartu eta berrituko» dutela erran dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.