Udal eta foru hauteskundeak. Ondorena

Hiru hileko epea negoziatzeko

Indar nafarrek 90 egun dituzte gobernuburua hautatzeko. Udal inbestidurak, bihar hamabost

Adriana Maldonado, Maria Txibite eta Maite Esporrin, igandean. IÑAKI PORTO / EFE.
jon olano
2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Joan den igandeko udal eta foru hauteskundeetan azaleratutako emaitzek negoziaziorako tartea zabaldu dute orain alderdien artean, horien araberakoak izan bailitezke parlamentuan osatu daitezkeen gehiengoak. Navarra Sumak hogei parlamentari eskuratu zituen igandean, 11 PSNk eta bederatzi Geroa Baik, jarduneko lehendakari Uxue Barkos zerrendaburu duenak. Ikusteko dago, ordea, zeinek lor ditzakeen boto gehien inbestidura saioan.

Saio horrek, gaur-gaurkoz, ez dauka datarik. Parlamentariek ekainaren 19an emango dute hurrengo pausoa, egun horretarako baitago deituta legebiltzarra osatzeko bilkura. Parlamentuko Mahaia osatuko dute orduan, eta haren osaketak pistak eman ditzake datozen lau urteetarako osa litezkeen aliantzen inguruan. Gero, parlamentuko presidente aukeratzen duten parlamentariak bilera sorta bat egin beharko du talde politikoekin, hamar eguneko epean presidentegai bat aurkezteko ganberari.

Hortik aurrera, lehendakarigaiak gehiengo absolutua (26 parlamentari) behar du legebiltzarraren babesa lortzeko, eta, hala egin ezean, hautetsiek berriro bozkatu beharko lukete 48 orduko epean; presidentegaiak gehiengo absolutua beharko luke orduan. Hirugarrenez bozkatu behar izanez gero, bigarrenetik 48 ordu igarota egin beharko litzateke, eta gehiengo soila nahikoa izan liteke orduan: baiezkoak ezezkoak baino gehiago izatea.

Hautagai hori ez bada gai babesa lortzeko, parlamentuko presidenteak nahi bezainbeste hautagai proposa ditzake inbestidurarako. Hala ere, hauteskundeak egin zirenetik hiru hilabeteko epean ezein hautagaik ez badu lortzen parlamentuaren babesa, parlamentua desegin eta berriro ere bozetara deitu behar dela ezartzen du Nafarroako Foru Hobekuntzarako Legeak.

Udaletan, lehen indarra

Udaletan bestelakoa da inbestiduraren mekanismoa, Espainiako Hauteskunde Araudi Orokorra ezartzen baita erakunde horietan. Hauteskundeen egunetik hogei egunera egin behar dira udalbatzak osatzeko eta alkateak aukeratzeko saioak, eta, kasu horietan, boto gehien eskuratu duen indarrak erraztasun handiagoa dauka alkatetza eskuratzeko. Izan ere, lehen indarra izan ez den hautagai bat alkate izateko, beharrezkoa da udalbatzarraren gehiengo absolutua izatea.

Txibiteren arrastoaren atzetik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.