Jaurlaritzak iragarri du 2.000 ume gutxiago matrikulatu direla 2018tik

Aurrematrikulazioa astelehenean hasiko da. Internetez egin daiteke, eta dokumentuak eskolara eraman nahi dituztenek txanda hartu beharko dute
Bildarratz eta Pedrosa, aurrematrikulazio kanpaina aurkezten, atzo, Bilbon.
Bildarratz eta Pedrosa, aurrematrikulazio kanpaina aurkezten, atzo, Bilbon. MARISOL RAMIEZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2021eko urtarrilak 14

Datorren astelehenean hasiko da, hilaren 18an, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako aurrematrikulazioa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. Horren berri emateko, agerraldia egin zuten atzo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek, sailburuorde Begoña Pedrosak eta Eugenio Jimenez Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariak. Orotara, 15.300 ikasle ingururi egin diete deialdia. Jaiotza tasa apaltzen ari dela nabaritzen hasia da ikasgeletan ere. Bildarratzek emandako datuen arabera, 2018tik 2.000 haur inguru gutxiago matrikulatu dira, eta joera ez da askoz hobea: egin dituzten ikerketek %20ko jaitsiera iragartzen dute.

Euskal eskola publikoa: nirea, zurea, gurea lelopean abiatu dute kanpaina. Egutegia ere zehaztu zuten: familiek urtarrilaren 18tik 29ra izango dute aukera eskaerak eta agiriak aurkezteko; otsailaren 16an, eskatzaileen zerrendak argitaratuko dituzte; martxoaren 9an, behin-behineko zerrendak argitaratuko dituzte; erreklamazioak egiteko aukera izango dute martxoaren 16ra arte; martxoaren 23an, behin betiko zerrendak argitaratuko dituzte; eta helegiteak aurkezteko aukera izango dute apirilaren 23ra arte. Duela bi urte hartutako irizpideari segituz, familiek gehienez hamabi ikastetxe aukeratzeko aukera izango dute, euren lehentasunen arabera sailkatuta.

Aurrematrikulazio prozesu osoa Internet bidez egiteko aukera ere egongo da. Beharrezko dokumentazioa ikastetxera bertara eramateko, berriz, ordua hartu beharko dute, jendea ez pilatzeko. Familia ugariei dagokienez, ez dute ezaugarri hori ziurtatzen duen dokumenturik aurkeztu beharko, eta Hezkuntza Saila arduratuko da egiaztatzeaz.

Duela bi urtetik bezala, LHtik DBHra joatea tokatzen zaien ikastetxe publikoetako ikasleek ez dute aurrematrikulaziorik egin beharrik izango, betiere euren ikastetxeari dagokion institutura joaten badira eta ez badute hizkuntza eredua aldatzen.

700 ikastetxe aukeran

Orotara, 700 ikastetxe izango dituzte aukeran familiek: bi urteko seme-alabak eskolatuko dituzten gurasoek 541 ikastetxeren artean egin beharko dute aukera, 542 eskolatan eskainiko dute HHko bigarren zikloa, 533tan emango dute LH, eta 327 ikastetxe egongo dira DBHrako. Horietako %65 dira sare publikokoak. Aurreko urteko datuei erreparatuz gero, hiru ikastetxe gutxiago egongo dira LHrako, eta bi gutxiago DBHrako.

Gainera, aste honetan iragarri dute itxi egingo dutela Bilboko Presentacion de Maria Hijas de la Cruz ikastetxea, 162 urteren ondoren. Horren harira, Steilas sindikatuak ohar bat kaleratu du, eta ziurtatu du «bere esku dagoen guztia» egingo duela langile guztiak beste postu batean jartzeko. Gainera, ikastetxearen titularrari eta Kristau Eskolari «arduraz» jokatzeko eskatu diote; eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, berriz, «irtenbiderako aukera guztiak» aztertzeko, horien artean, baita publifikazioa ere, «hezkuntza komunitatearekin adosturik». Ikastetxea publifikatzea eskatu du LABek ere: «Hezkuntza Sailari ausardiaz eta erabakitasunez joka dezala eskatzen dio LABek, eta zentroa publifikatzeko prozedura ireki eta beharrezko baliabideez hornitu dezala».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Dehesa del Agua  mendia, Gorobel  mendilerroan. Villalba de Losa herrian, Burgos, Espainia. ©Merindades de Burgos

Muga ipini diote eskubideari

Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza

Urduñako eta Villalba de Losako abeltzainek elkarrekin erabili izan dituzte Gorobel mendilerroan Burgosko aldean dauden lurrak. 1950eko hamarkadatik, burgostarrek mendeetako erabilera eskubidea kendu diete bizkaitarrei. Europara joko dute, Espainiako auzitegiek ere ukatu dieten eskubidearen eske.

Naizen, yo sé quién soy

Errealitatea lau haizeetara zabaltzeko abestia

Iosu Alberdi

Naizen elkarteak Naizen, yo sé quién soy kantua aurkeztu du, haur eta gazte transexualen errealitatea erakusteko. 

 ©Iñigo Uriz / Foku

Milako langatik gora seigarren egunez jarraian

Berria

Atzo beste 1.041 kasu gehiago baieztatu zituzten, 13.207 proba eginda. 

Ertzaintzaren autoak Donostian, atzo. ©Gorka Rubio / Foku

Ertzaintzak Donostiako Parte Zaharra hartu du berriz

Berria

Segurtasun Sailaren arabera, botilak jaurti dizkiete agenteei. Auzoko Gazte Asanbladak, ordea, ukatu egin du istilurik egon izana. Hamar lagun identifikatu dituzte. Pasaian, berriz, gazte bat atxilotu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.