Albistea entzun

AEBetako Senatuak ez du onartu abortu eskubidea bermatzeko lege proiektua

Gorenak haurdunaldia eteteko eskubidea indargabetzeko asmoa du, eta haren aurka demokratek aurkeztutako lege proiektuak ez du nahikoa babes lortu
Abortatzeko eskubidea debekatzearen kontrako protesta bat, herenegun, AEBetako Auzitegi Gorenean.
Abortatzeko eskubidea debekatzearen kontrako protesta bat, herenegun, AEBetako Auzitegi Gorenean. JIM LO SCALZO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2022ko maiatzak 13

Abortatzeko eskubidea indargabetzeko prozesuak aurrera jarraitzen du AEBetan. Joan den astean Politico hedabideak filtratu zuenez, AEBetako Auzitegi Konstituzionaleko magistratu gehienak haurdunaldia eteteko eskubidea indargabetzearen alde daude. Horren ondorioz, baliteke 1973. urtean Roe v. Wade esaten zioten epai historikoa baliogabetzea, eta hogeitik gora estatutan abortua debekatzea.

Horri aurre egiteko, Alderdi Demokratak abortatzeko eskubidea bermatzeko lege proiektu bat aurkeztu zuen Senatuan, baina, espero zen bezala, ez dute onartu. Herenegun iluntzean egin zuten bozketa, eta egitasmoak aldeko 49 boto eta aurkako 51 jaso zituen. Aldeko 60 boto behar zituen eztabaidatzen hasi ahal izateko. Alderdi Errepublikanoko 50 senatariek bozkatu zuten aurka, baita demokrata batek ere.

Joe Biden AEBetako presidenteak bozketaren emaitzaren berri jakin ostean hitz egin zuen gaiaz: «Emakumeen eskubide konstituzionalak inoiz ez bezalako eraso bat jasaten ari dira, eta estatubatuar gehienen borondatearen aurka doa hori», nabarmendu zuen. «Herritarrek eskubidea izan behar dute beren gorputzaren, familiaren eta bizitzaren inguruko erabakirik pertsonalenak hartzeko, eta hori oztopatzen ari dira errepublikanoak», gehitu zuen.

Zirriborroa

Politico-k joan den astean zabaldu zuena abortatzeko eskubidea indargabetzeko erabakiaren lehen zirriborro bat da. Testuak ez du uzten interpretaziorako tarte handirik: otsailean emandako boto pribatu horren arabera, Gorenaren gehiengo kontserbadorea 1973an onartutako eta 1992an Planned Parenthood v. Casey auzian berretsitako aurrekaria indargabetzearen alde dago. «Roe oso oker zegoen hasieratik», adierazi du, idatziz, Alito epaileak. «Haren motibazioa bereziki ahula izan zen, eta erabaki hark ondorio kaltegarriak izan ditu. Abortuaren inguruan adostasun nazionala lortu beharrean, Roe eta Casey sententziek eztabaida leundu zuten, eta zatiketa sakondu», nabarmendu zuen filtratutako zirriborroan.

Dena den, lege hori indargabetzen baldin badute, AEBetako leku guztietan ez da legez kanpokoa bihurtuko abortatzea: estatu bakoitzaren araberakoa izango da. Haietako bakoitzak erabakiko du legezkoa izango den, eta zer egoeratan. Estatu askok baimendu egingo dute aurrerantzean ere, eta baimenduko ez dutenetan bizi diren emakumeei laguntzeko asmoa ere erakutsi du estatu batek edo bestek. Legez behintzat, beren estatuetan abortatzea debekatuta daukaten emakumeek posible izango dute hori egitea beste estatu batzuetan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

NATOko idazkari nagusia, atzo, Suediaren eta Finlandiaren eskariak jaso berritan, Bruselan. ©JOHANNA GERON / EFE

Turkiak oztopatu egin du Finlandia eta Suedia NATOra batzeko lehen pausoa

Mikel O. Iribar

Aliantzak aho batez onetsi behar du eskaria. Mariupolen beste 694 soldadu «errenditu» dira
Bero olde bat pairatz ari dira Pakistanen. Argazkian, pertsona bat beste bati bustitako xukadera bat kopetan, jartzen, herenegu Karatxin. ©EFE

Klima larrialdiarekin lotutako lau adierazlek markak hautsi zituzten iaz

Igor Susaeta

Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren datuek «argi» erakusten dute «giza ekintzak ari direla mundu mailan aldaketak eragiten Lurrean, ozeanoan eta atmosferan, eta horiek ondorio kaltegarriak eta iraunkorrak dituztela ekosistemetan eta garapen jasangarrian».

Kenyako Gabra komunitateko artzain bai, lehorteak hildako bere ganaduari begira, joan den urtarrilean. ©Daniel Irungu, EFE

Afrikako Adarrera laguntza bideratzeko beharraz ohartarazi dute, giza hondamendia eragozteko

Gorka Berasategi Otamendi

Oxfam Intermon eta Save The Children gobernuz kanpoko erakundeen arabera, 23 milioi pertsona daude muturreko gosea pairatzeko arriskuan. Azken 40 urteetako lehorterik gogorrena dute eskualde horretan.

 ©BERRIA

«Oinarrizko eskubideen katalogo berri bat osatu dugu»

Jon Ordoñez Garmendia

Pustilnickek esan du Txileko Konstituzio berriaren zirriborroak gizartearen eskaerei erantzuten diela, eta eskubide sozialetan eta berdintasunean jarri du arreta, baita jatorrizko herrien aitortzan ere

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...