Albistea entzun

Zortzi urtean zuzendari direnek urtebetez ez dute eskolarik eman beharko

Eusko Jaurlaritzak ikastetxe publikoetako zuzendaritzei buruzko dekretu berria aurkeztu du. Zuzendariei ordainsariren bat igoko diete
Jokin Bildarratz eta Begoña Pedrosa zuzendari batzuk inguruan dituztela, atzo, Donostian.
Jokin Bildarratz eta Begoña Pedrosa zuzendari batzuk inguruan dituztela, atzo, Donostian. IREKIA Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2023ko martxoak 3 - Donostia

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren irudiko, zuzendaritzen jarduna ikastetxeen funtzionamendua hobetzeko «eraginik handiena duten faktoreetako bat» da. Hori horrela, erabaki du dekretu berria egitea unibertsitatez kanpoko zuzendaritza funtzioa eskuratzeari, prestakuntza jasotzeari, ebaluatzeari eta zuzendaritza jarduna aitortzeari buruz. Horrela, zuzendari izateagatik duten ordainsari ekonomikoa handituko diete, eta, gainera, zortzi urtean postuan egonda, aukera izango dute urtebetean eskolarik emateke beste lan batzuk egiteko. Irailean plazaratu zen dekretuaren zirriborroa asteon onartu dute gobernu kontseiluan, eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak atzo aurkeztu zuten, Donostian.

Dekretuak bide eman diezaioke hezkuntzako arazoetako bati: zenbaitetan zailtasunak izaten dituzte borondatez zuzendaritza postuak bete nahi dituztenak aurkitzeko. Horri aurre egiteko, hiru hanka izango dituen dekretu bat ondu dute: prestakuntza, ebaluazioa eta aitortza.

«Gero eta hobeto prestatutako zuzendariak nahi ditugu», nabarmendu du Bildarratzek. Askotariko formakuntzak egongo dira: irakasleentzako aurretiazko prestakuntza, gerora hautagai izango direnentzat; zuzendari izaterako jasoko dutena; eta esperientzia duten zuzendaritza taldeentzako eguneratzeko programak. Gainera, lehenengoz, ezohiko bidetik izendatutako zuzendariek ere —zuzendari izateko inor borondatez aurkezten ez den eskoletan pasatzen da— prestakuntza jasoko dute.

Formakuntza emateaz gain, zuzendaritzen ebaluazioari ere erreparatu asmo diote. Hezkuntza ikuskaritzaren ardura izango da, eta bi motatako ebaluazioak egingo dituzte. Batetik, zuzendaritzaren jardunaren ebaluazio trebatzailea. Azaldu dutenez, etengabeko ebaluazioa izango da, agintaldi osokoa, eta zuzendaritza lana hobetzea izango du xede. Bestetik, zuzendaritza taldeen agintaldiak amaitutakoan ere ebaluatuko dituzte. Emaitza ona lortuz gero, karguan jarraitu ahal izango dute.

Lanaren aitortza

Eta, azkenik, zuzendarien lana aitortuko dutela ziurtatu dute. Esaterako: zortzi urteko agintaldia amaituta ebaluazioan emaitza ona lortzen duten zuzendariek aukera izango dute urtebetean eskolarik ez emateko. Ikasturte hori zuzendaritza talde berriaren tutoretza lanak egiteko edo «hobekuntza profesionaleko ikastaroetarako» erabiliko dute.

Horrez gain, ordainsaria ere igoko diete. Zuzendari kargua dutenek soldata osagarri bat jasotzen dute; zuzendaritza lanak amaitzean ere, zati bat finkatzen diete, eta erretiroa hartu arte jasotzen dute. Orain arte, zuzendaritzan lau urte pasatu dituztenek ordainsari osagarriaren %20 jaso izan dute zuzendari lanak uztean; zortzi urte egin dituztenek, %40; hamabi urte egin dituztenek, %60; eta hamasei urte pasatu dituztenek, %70. Zortzi urtean lan hori egin dutenei hobetuko diete: %40koa izan ordez, %50ekoa izango da.

Neurri gehiago ere badaude dekretuan: besteak beste, ordutegi eta egutegi malguak izateko eskubidea aitortzen diete zuzendariei; zuzendaritza taldeko kide guztiek ebaluazioan emaitza ona izatea irakaskuntza eta lanbide meritutzat hartuko dute; eta bigarren agintaldiaren ostean ikastetxez aldatu nahi duten zuzendariek lehentasuna izango dute eskola publiko bat aukeratzeko, egiten diren lehenengo bi lehiaketetan.

Gainera, «lagungarriak» izan daitezkeen beste proposamen batzuk ere jasotzen ditu dekretuak, Jaurlaritzak ohar bidez azaldu duenez: zuzendaritzei autonomia emango diete berrikuntza proiektuak garatzeko; ikastetxeei baliabideak —materialak eta langile taldeari dagozkionak— eskainiko dizkiete zeregin burokratikoak murrizteko; eta ordezkoak jarriko dituzte zuzendari lanak egin behar dituzten irakasleek ematen ez dituzten eskolak emateko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / @FOKU

Arartekoak neurriak eskatu ditu, andreekin diharduten ertzainak enpatiaz aritzeko

Maite Asensio Lozano Jone Arruabarrena

Gutxienez hiru ertzain zigortu ditu Segurtasun Sailak, emakumeei komisarian tratu desegokia emateagatik. «Praxi okerra» antzeman du Arartekoak ere
 ©BERRIA

«Hiriak ez daude prest klima aldaketari aurre egiteko»

Nagore Arin - Isabel Jaurena

Zenbait hiritan, martxan jartzen ari dira klima aldaketari aurre egiteko planak. Eredu horiek aztertuz egokitzapenaren kontzeptua definitu nahian dabil ikerlari talde bat, neurri zehatzagoak hartzeko.
 ©BERRIA
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, aurreko astean. ©L. RICO / EFE

Erkorekaren arabera, «erakundeen arteko komunikazio hutsegite batzuek» eragin zuten Mazonen babes falta

Jone Arruabarrena

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak aitortu du erakundeak ez direla «gauza izan» Gasteizen hildako emakumearen bizia bermatzeko eta babesteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.