Albistea entzun

Garraioaren erabileraren araberako deskontuak eskatu dizkiote Jaurlaritzari

Garraio publikoa hamabi urte bitartekoentzat doakoa izatea proposatu du EH Bilduk. EAJren eta PSE-EEren osoko zuzenketak aurrera egin du
Gipuzkoako sare publikoko autobusak, artxiboko irudi batean.
Gipuzkoako sare publikoko autobusak, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2022ko urriak 7

EH Bilduk 0 eta 12 urte bitarteko umeentzat garraio publikoa doakoa izatea proposatu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemos-IUren babesarekin, baina atzera bota zuen legebiltzarrak. Horren ordez, aurrera egin zuen EAJren eta PSE-EEren osoko zuzenketak. Onartutako testuan, Eusko Jaurlaritzari galdegin diote garraio publikoko operadore publiko guztiei proposa diezaiela «tarifen deskontu sistema progresibo bat ezartzeko», Euskadiko Garraio Agintaritzaren bidez. Deskontuak «erabileraren eta egoera pertsonalaren arabera» eta pertsonen errenta kontuan hartuta ezartzea gehitu zuten eskarian.

EAJko Irune Berasaluzek adibidetzat jarri zuen Gipuzkoan Mugi sistemaren bidez ezarria dagoen eredu «progresiboa», eta esan zuen eredu hori beste herrialdeetara hedatu beharko litzatekeela. Deskontu progresiboez gain, Gipuzkoako eredua hiru herrialdeetako «integralena» dela aipatu zuen Berasaluzek. EH Bilduko Unai Fernandez de Betoñok «koherentzia falta» egotzi zien gobernuko alderdiei: «Gasteizen gauza bat defendatzen ari zarete, eta hemen beste bat». Izan ere, Gasteizko autobus zerbitzu publikoan hamabi urte bitarteko umeek zerbitzuak doan jasotzea onartu du Tuvisa operadoreak, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen proposamenez. Elkarrekin Podemos-IUko Iñigo Martinezek gauza bera leporatu zien gobernuko alderdiei.

Sexu eta ugalketa legea

Legebiltzarrak ez zuen onartu Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako sexu eta ugalketarako lege proposamena. Besteak beste, modu seguruan eta sare publikoan abortatzeko eskubidea legez bermatzeko eskatzen zuen proposamenak. Gaur egun, abortuen %5 bakarrik egiten dira sare publikoan.

EH Bilduk babestu zuen lege proposamena, eta, kontrara, EAJk eta PSE-EEk adierazi zuten lege proposamen horrek aipatzen dituen eskubideak egungo legeetan jasota daudela.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostia ospitalea, artxiboko irudi batean. ©Andoni Canellada / Foku

Osakidetzaren «politika suizida» salatu dute Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk

Ion Orzaiz - Paulo Ostolaza

Gutun batean, osasun zerbitzu publikoaren zuzendaritzaren dimisioa eskatu dute, zentzugabeko kudeaketarengatik, eta «sektarismoa eta trakeskeria» leporatu dizkiote.

Agustin Agirre. / ©Goiena Komunikazio Taldea

Agustin Agirre izendatuko dute Donostialdeko ESIko jarduneko zuzendari

Jon O. Urain

Osakidetzako zuzendaritzak ostiralean kendu zuen kargutik Itziar Perez. Elkarrekin Podemos-IUk Gotzone Sagarduiren agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean.

 ©Guillaume Fauveau

Antton Kurutxarri. «Aski indarrik ez dugu egin beharrekoa egiteko»

Olatz Silva Rodrigo

Euskararen Erakunde Publikoak irakaskuntzara bideratzen du indarraren zati handi bat. Lehendakariaren ustez, beste arlo batzuk jorratu beharko lituzkete.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

ERAGILE, EGILE ETA ORDEZKARI

Julen Aperrribai

Duela 25 urte sortu zuten Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, euskararen normalizazio prozesua bizkortzeko eta euskalgintzako erakundeak bateratzeko. Hizkuntza politiketara begirako akordio sozial zabalak, plangintzak eta proposamen zehatzak eragiteko gaitasuna izan du hasieratik. Adostasunok galgatu egin dira sarritan pauso berean: maila sozialetik maila politikora eramateko unean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...